
ARETXABALETA
Marxoan zehar - Herrian zehar
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Aretxabaletan antolatu diren ekitaldien egitaraua.
Con motivo del 8 de marzo, Día Internacional de las Mujeres, actividades organizadas en Aretxabaleta.
Emakumeen frontenis txapelketa, bakarrizketa bat, ipuin saioa, eta dokumentalak dira asteburu honetan hasi eta hilaren amaierara arte antolatu den egitarauaren proposamenetako batzuk. Virginia Imazek ‘Pronoia’ clown ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 23an, eta hilaren 30ean ‘Elbira’ dokumentala proiektatuko da.
Udalak, Atxabaltako Mugimendu Feministarekin eta UDArekin elkarlanean, Martxoaren 8aren inguruan –Emakumeen* Nazoarteko Eguna- ekintzaz betetako egitaraua antolatu du, emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasunean aur
...
ARETXABALETA
Marxoan zehar - Herrian zehar
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Aretxabaletan antolatu diren ekitaldien egitaraua.
Con motivo del 8 de marzo, Día Internacional de las Mujeres, actividades organizadas en Aretxabaleta.
Emakumeen frontenis txapelketa, bakarrizketa bat, ipuin saioa, eta dokumentalak dira asteburu honetan hasi eta hilaren amaierara arte antolatu den egitarauaren proposamenetako batzuk. Virginia Imazek ‘Pronoia’ clown ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 23an, eta hilaren 30ean ‘Elbira’ dokumentala proiektatuko da.
Udalak, Atxabaltako Mugimendu Feministarekin eta UDArekin elkarlanean, Martxoaren 8aren inguruan –Emakumeen* Nazoarteko Eguna- ekintzaz betetako egitaraua antolatu du, emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko beharra agerian uzteko.
Denon bizitza erdigunean lelopean, datorren asteburuan hasi eta martxoaren 30era bitartean hainbat kultur, kirol eta aldarrikapen jarduera izango dira. Emakumeen frontenis txapelketa, binakako bakarrizketa, Aresko martxa, ipuin saio bat, eta dokumentalak dira Udaleko Kultura eta Berdintasun sailek, mugimendu feministarekin eta UDArekin batera, antolatutako programari edukia ematen dioten proposamenetako batzuk.
“Oraindik ere bide luzea dugu berdintasun eraginkorra lortzeko; horregatik, ezinbestekoa da Emakumeen* Eguna aldarrikatzen jarraitzea; jasaten duten zapalkuntza egiturazkoa da, eta antolaketa ekonomiko, politiko zein ideologikoan errotuta dago. Oraindik ere emakumeek* bereizkeria pairatu behar dute emakume* izate hutsagatik, eta diskriminazio hori beste batzuekin gurutzatzen da: sexu-orientazioa, klasea, etnia, adina, migrazio-estatusa edo genero-identitatea, besteak beste. Ondorioz, politika feministak zeharlerrokotasunez garatzea beharrezkoa da sistema patriarkala arrakalatzeko”, adierazi du Udalak.
PROGRAMA:
- Martxoak 4 eta 5: IX. Emakumezkoen Frontenis Txapelketa. Iturrigorrin.
- Martxoak 8: Manifestazioa. 18:30ean hasiko da Herriko Plazatik.
- Martxoak 9: Binakako bakarrizketa Luze edo motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin. Ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira Martiarena eta Torregarai. Ikuskizuna Zaraia aretoan izango da, 19:00etan (bost euro).
- Martxoak 12: Aresko Emakume Martxa. Aretxabaletatik irtengo da, 12:00etan.
- Martxoaren 15: Ameli ikuskizuna Amagoia Elizagoien narratzailearekin. Saioa hiru eta sei urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta liburutegiko txiki txokoan izango da (18:00etan). Izen-ematea martxoaren 13ra arte egongo da zabalik udal liburutegian.
- Martxoak 16: Emakume ijitoen aniztasuna jorratzen duen Helena Bayona zuzendari nafarraren Romipen dokumentalaren emanaldia. Adin eta toki ezberdinetako zazpi emakume dira protagonistak, haien iraganaz, egunerokotasunaz eta etorkizunaz mintzatzen, baita feminismoa eta emakume zein ijito bezala bizi duten borroka prozesua bezalako gaiak jorratzen. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da, Gaz kalo Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioko kideen eta dokumentaleko protagonisten parte-hartzearekin. (19:00etan).
- Martxoak 23: Pronoia clown ikuskizuna. Lan honetan Virginia Imazek umorez eta samurtasunez aurkezten ditu honako gai hauek: falozentrismoa, sexismoa hizkuntzan, emakumeen aurkako indarkeria fisikoa eta sinbolikoa, berdintasun errealaren eta berdintasun formalaren arteko aldea... Desberdintasuna eta indarkeria erreferente gisa hartzen dituen proposamen ludikoa da, eta Oihulari Klownen sorkuntza guztietan ohikoa den bezala, genero ikuspegitik egiten du. Zaraia aretoan izango da, 19:00etan (bost euro).
- Martxoak 30: Elbira dokumentalaren emanaldia Arkupen (19:00etan). Lan honek Elbira Zipitria Irastortza hezitzaile eta euskaltzale aitzindariaren bizitzan sakontzen du, bere heriotzaren 40. urteurrenean.
********************
El torneo de frontenis femenino, un monólogo, una sesión de cuentos y documentales son algunas de las propuestas que engrosan el programa, que se desarrollará desde este fin de semana hasta finales de mes. Virginia Imaz presentará el 23 de marzo el espectáculo clown ‘Pronoia’, y el día 30 se proyectará el documental ‘Elbira’.
El Ayuntamiento, en colaboración con Atxabaltako Mugimendu Feminista y la UDA, ha organizado un programa de actos en torno al 8 de Marzo, Día Internacional de la Mujer*, para visibilizar la necesidad de seguir avanzando en la igualdad de derechos y oportunidades entre mujeres y hombres.
Bajo el lema Denon bizitza erdigunean, desde este próximo fin de semana hasta el 30 de marzo se sucederán diferentes actividades culturales, deportivas y reivindicativas. El torneo de frontenis femenino, un monólogo a dos bandas, la marcha Aresko, una sesión de cuentos y documentales son algunas de las propuestas que dan contenido al programa diseñado por los departamentos municipales de Cultura e Igualdad, junto con el movimiento feminista y la UDA.
“Todavía hoy nos queda un largo camino por recorrer para lograr una igualdad efectiva, por eso es imprescindible seguir reivindicando el Día de las Mujeres*; la opresión que sufren es estructural y está arraigada en la organización económica, política e ideológica. Persiste la discriminación de las mujeres* por el mero hecho de ser mujer*, y esa discriminación se cruza con otras: orientación sexual, clase, etnia, edad, estatus migratorio o identidad de género En consecuencia, es necesario desarrollar transversalmente las políticas feministas para agrietar el sistema patriarcal”, manifiesta el Ayuntamiento.
EL PROGRAMA:
- 4 y 5 de marzo: IX. Torneo Frontenis Femenino. En Iturrigorri.
- 8 de marzo: Manifestación. Con salida a las 18.30 horas desde Herriko plaza.
- 9 de marzo: Monólogos en pareja Luze edo motz, con Mirari Martiarena e Idoia Torregarai. Este espectáculo toma el género como tema de humor para preguntarse en qué se pasa y en qué se queda corta nuestra sociedad. Para ello, se hablará de la menstruación, la menopausia, las técnicas para ligar y el sexo, entre otros temas. La puesta en escena tendrá lugar en Zaraia aretoa, a partir de las 19.00 horas, y la entrada cuesta cinco euros.
- 12 de marzo: Marcha femenina Aresko. Con salida desde Aretxabaleta a las 12.00 horas.
- 15 de marzo: Espectáculo Ameli con la narradora Amagoia Elizagoien. La sesión de cuentos está dirigida a niños y niñas de tres a seis años, y tendrá lugar en el txiki txoko de la biblioteca (18.00 horas). La inscripción puede formalizarse hasta el 13 de marzo en la biblioteca municipal.
- 16 de marzo: Proyección del documental Romipen (19.00 horas), de la directora navarra Helena Bayona, que aborda la diversidad de las mujeres gitanas. Siete mujeres son las protagonistas de esta cinta que abre una pequeña ventana a un mundo poco conocido: los romaníes. Un trabajo donde se escuchan las voces más íntimas de Carmen, Saray, Silvia, Ángela, Joana, Andrea y R. Palabras feministas y de lucha que sacuden al público, revelando cuáles son los sentimientos y pensamientos de estas mujeres.
Tras la proyección habrá un coloquio con la participación de integrantes de la Federación de Asociaciones Gitanas de Navarra Gaz Kaló y protagonistas del documental.
- 23 de marzo: Espectáculo clown Pronoia. ‘Pauxa’ es una payasa que reflexiona sobre la violencia de género. En esta obra Virginia Imaz presenta en clave de humor y ternura, gracias al juego clown, temas como el falocentrismo, el sexismo en el lenguaje, la violencia física y simbólica contra las mujeres, la diferencia entre la igualdad real y la igualdad formal. La puesta en escena tendrá lugar sobre las tablas de Zaraia aretoa, en Arkupe, a las 19.00 horas (cinco euros).
- 30 de marzo: Proyección del documental Elbira en Arkupe (19.00 horas). Este trabajo profundiza en la vida de la pionera educadora y activista del euskera, Elbira Zipitria Irastortza, en el 40º aniversario de su fallecimiento.