Urtarrilak 29 - Martxoak 15
Aramburu Jauregia - TOLOSA
Asteartetik larunbatera (martes a sábados) - 17:30-20:30
Tolosako Aramburu jauregian Carlos Fiallos-en "Latinoamerika: herri bat oinez" argazki erakusketa ikusgai
Latinoamerika: herri bat oinez gaur-gaurko erakusketa da, arina eta erakargarria, Latinoamerikaren gaur egungo egoerari eta "garai berriari" buruz gehiago jakiteko interesa duten pertsonei zuzendua. Erakusketako argazkiak Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Argentina eta Venezuelako puskez osatutako mosaiko bat dira. Irudiak askotarikoak dira (gizarte, kultura, turismo eta beste hainbat arlotakoak), egunerokoak nahiz garaikideak; izan ere, helburua da Latinoamerikako egoeraren ertz ugariak erakustea eta, horien bidez, Europan herrialde haiei loturik dauden klixeak haustea.
José>...

José Martík Nuestra América (Gure Amerika) deitu zuena munduko arreta-gune nagusietako bat da gaur egun, hainbat arrazoi direla medio: herrialde batzuetan indar hartzen ari diren eredu politiko berriak; eskualdearen hazkunde ekonomikoa noiz eta munduko krisi bete-betean; hango herriek bizitza politiko eta sozialean duten parte-hartze gero eta handiagoa; elkartasunari eta "bizimodu duinari" emandako bultzada...
Erakusketa 20 serietan multzokatutako 80 argazkiz osaturik dago.
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 17:30-20:30
____________________________________________________________________
En Aramburu Jauregia de Tolosa exposición “Latinoamérica: Un pueblo que camina”, del fotógrafo ecuatoriano residente en Euskal Herria Carlos Fiallos.
En un extenso recorrido el fotógrafo Carlos Fiallos quiere documentar la nueva senda de solidaridad, soberanía y justicia social por la que avanza “Nuestra América” desde el nacimiento del siglo XXI. “Cada una de estas fotos es un exorcismo contra el desarraigo, cada toma lleva un conjuro contra el olvido y la distancia. La identidad no es una ni está acabada, se construye cada día. Aquí tienen algunos ladrillos para cimentar esa nueva identidad que nos hace ciudadanos no de aquí ni de allá sino ciudadanos del mundo” les dice el fotógrafo a quienes, como él, debieron emigrar.
La exposición se compone de 80 fotografías.
Horario: Martes a sábados: 17:30-20:30