Gogoetak zabaltzeko esaldiak |
![]() |
2.012 urte geroztik, Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hau, emozio bat da, guztiz subjetiboa, eta erakitzen ditugun harremanetan oinarritzen da.
33. "Plastiko eta zaratazko mundu batean, lokatzezkoa eta isiltasunezkoa izan nahi dut". Eduardo Galeano (Uruguai, 1940 - 2015)32. "Nik uste dut egunen seme-alabak izan ginela, egun bakoitzak historia bat duelako eta gu garelako bizi ditugun istorioak". Eduardo Galeano (Uruguai, 1940 - 2015)31. "Desberdintasunaren kontrakoa identitatea da". Victoria Sendón de León (Alacant, 1942)30. "Ordena sinbolikoa sortzeko, nork bere burua ezagutzeko prozesua egin behar da". Victoria Sendón de León (Alacant, 1942)29. "Gauzak ez dira direnak, baizik eta esan nahi dutena". Victoria Sendón de León (Alacant, 1942)28. "Berdintasunaren kontrakoa ez da diferentzia, desberdintasuna baizik". Victoria Sendón de León (Alacant, 1942)27. "Ezer ez da interesatzen bizitza honetaz (gauzak dauden bezala) errebeldia adimentsuko ekintza bat egitea baino gehiago". Victoria Sendón de León (Alacant, 1942)26. "Mugikorrarekin (in)mobilizatzea saihestu egin behar da". Emilio Lledó (Sevilla, 1927)25. "Nahiago nuke bakar-bakarrik egoteko kemena, eta elkarrekin egotera arriskatzeko ausardia izango bagenitu". Eduardo Galeano (Uruguai, 1940 - 2015)24. "Zenbat eta gehiago sentitu besteen premiak, orduan eta gutxiago norberarenak". Doris Lessing (Britainia Handia, 1919 - 2013)23. "Besteei laguntzeko aukera handiak nekez iristen zaizkigu, baina aukera txikiak egunero ditugu inguruan". Sally Koch (AEB, 1862 – 1969)22. "Armiarmek, elkartzen badira, lehoia ere lotu dezakete" Etiopiako atsotitza21. "Denboraz eta heldutasunez, ohartzen zara bi esku dituzula: bat zeure buruari laguntzako, eta bestea gainerakoei laguntzeko". Audrey Hepburn (Belgika, 1929 - 1993)20. "Bakea egin arte zeure izatearekin, ez zara pozik egongo daukazunarekin". Doris Mortman (AEB, 1944)19. "Jendearen arazoa zera ahazten duela da, gehienetan gauza txikiak direla balio dutenak". Jennifer Niven (AEB, 1968)18. "Zenbat eta gehiago goretsi eta ospatu zeure bizitza, orduan eta zer ospatu gehiago bizitzan". Oprah Winfrey (AEB, 1954)17. "Beste bizidun batekin partekatzen dugun berotasun eta konexio -unetxo horixe- da maitasuna". Barbara L. Fredrickson (AEB, 1964)16. "Benetako zoriona ez da lortzen auto-atseginaren bidez, baizik eta helburu duin bati leial izanda". Helen Keller (AEB, 1880 - 1968)15. "Besteen zorionerako egindako ahaleginak geure buruaren gainetik goratzen gaitu". Lydia M Child (AEB 1802 - 1880)14. "Sekula ez izan zalantzarik, hiritar konprometitu eta kontzienteen taldetxo batek mundua alda dezake". Margaret Mead (AEB, 1952)13. "Ezerk ez du gure handitasuna askatzen laguntzeko nahiak, zerbitzatzeko gogoak, bezainbeste". Marianne Williamson (AEB, 1952)12. "Ekintza bakoitzean hazi bat ereiten duzu, nahiz eta gerta litekeen zuk ez ikustea uzta". Ella Wheeler Wilcox (AEB, 1850 - 1919)11. "Ikerketak frogatu du boluntarioa gisa lan egiten dutenak luzeago bizi direla sarri". Allen Klein (AEB, 1931 - 2009)10. "Boluntarioek ez dute ordainik jasotzen, ez ezdeusak direlako, baizik eta ordainezinak direlako" Sherry Anderson (Kanada, 1964)9. "Elkartasunak izan beharko luke munduko hizkuntza". Ezezaguna. Gogoeta osagarria.8. "Partekatzen dugunean, zoriontsu izateko gure gaitasuna areagotzea baino ez dugu egiten" Atsotitz tibetanoa.7. "Elkartasuna, herrien samurtasuna da" Giaconda Belli (Nikaragua, 1948)6. "Boluntarioek ez dute nahitaez astia izaten, baino bai ordea bihotza" Elizabeth Andrews (Erresuma Batua, 1882 - 1960)5. "Irmo uste dut nik aniztasunarekiko begirunea funtsezko oinarria dela arrazakeria, xenofobia eta tolerantziarik eza ezabatzeko" Rigoberta Menchú (Guatemala, 1954)4. "Aski dugu esku bat hiltzeko, bi behar ditugu laztandu eta txalo egiteko, eta munduko guztiak bakea lortzeko" Gloria Fuertes3. "Zoriona beti txiki agertzen da zure eskuetan geratzen bada, baino jaregiten badiozu, orduan ikusten da zein handi eta ederra den". Maxim Gorki (Errusia, 1868 - 1936)2. "Azken baten, geure izatea aldatzeko egiten duguna gara". Eduardo Galeano (Uruguai, 1940 - 2015)1. "Guztiei dei egiten diegu ez amets, baizik eta zerbait sinpleago eta behin betikoagora: esnatzera dei egite diegu". Marcos komandantea (Mexiko, 1957)
|