SENTIMIENTOS de CRISTAL

SENTIMIENTOS de CRISTAL

Non bizi: Barrio OTELARRE nº 3, Villabona ·
Telefonoa
+0034 653 700 512 / +0034 677 794 106
Posta
info@sentimientosdecristal.org
Geuri buruz
Bitxia da bizitzak -edo, agian, patua deitzen dugunak–, batzuetan, disimuluan, berak nahi duena egitera bultzatzea. Proiektu honekin guztiarekin hasi ginenean, ez geneukan entitate bat sortzeko asmorik; gainerakoei laguntzeko borondatea izatea nahikoa zela pentsatzen genuen. Denborarekin, nahikoa ez dela konturatu gara, bizitzak guri ematen diguna besteen esku uzteko dugun erronka gainditzeko pauso jakin batzuk eman behar direla.

Horregatik, SENTIMIENTOS de CRISTAL elkartea sortu genuen, izenburu berarekin argitaratu genuen liburuan islatutako espirituan oinarrituta. Horrekin, gaur egungo gizartearen kontzientzia piztu nahi izan dugu, denoi frogatzeko eguneroko desgaitasunak eta arazoak ez direla fisikoak bakarrik, emozionalak ere badirela (gure ustez).

Ur bareetan ibiltzen gara, konturatu gabe gizarte honetan korronteak azpitik mugitzen direla, ezkutuan, garai bateko heziketak disimulatuta, eta zoritxarrez, gaur egun ere ez dugula ezer egiten heziketa hori aldatzeko.

Gure erronka gu guztion zailtasun emozionalak azaleratzea da. Agerikoan, alderdi fisikoan, arreta handiegia jartzen duen mundu batean bizi gara. Desgaitu, elbarri... hitzak erabiltzen ditugu, konturatu gabe norberak bere barrura begiratuz gero, emozionalki, aurre egin eta gainditu beharreko arazoek edozein gaixotasunek baino gehiago muga gaitzaketela.

Laburbilduz, denoi errazagoa egiten zaigu erortzen den norbaiti laguntzea, min fisikoa sentitzen duen norbaiti, hezurrak hausten
zaizkion norbaiti... askoz ere korapilatsuagoa iruditzen zaigu emozionalki sufritzen duenari laguntzea; izan ere, gure balio-eskalan, azken horrek «nahi duelako» sufritzen du, besteek, berriz, «derrigor».

Balio-eskala hori, sufrimenduak neurtzeko eta batzuk eta besteak
desberdin baloratzeko tresna hori HAUTSI nahi dugu guk, bi egoera motak ulertzen eta eskubide-berdintasuna lortzen saiatuz, ezberdin izateko eskubide sakratutik abiatuz.

Lagunduko diguzue? Dena prest dago... baina ZU gurekin bazatoz, hobeak izango gara.


Iñaki Urdangarin Iraeta
SENTIMIENTOS de CRISTAL
elkarteko Lehendakaria

Es curioso como la vida, o quizá lo que llamamos destino, te empuja a veces para que, de manera disimulada, termines haciendo lo que ella quiere. Cuando comenzamos con todo este proyecto no teníamos idea de fundar ninguna entidad, pensábamos que para ayudar a los demás bastaba con el deseo de llevarlo a cabo y punto. Con el tiempo hemos descubierto que no, que son obligatorios ciertos pasos para llegar a cumplir nuestro reto de revertir en los demás lo que la vida nos ofrece a nosotros.

Por ello creamos la Asociación SENTIMIENTOS de CRISTAL, basándonos en el espíritu que imbuimos a nuestro libro del mismo nombre y con el que hemos querido despertar la conciencia de la sociedad actual para demostrarnos a todos que las discapacidades y los problemas a los que nos enfrentamos cada día, no son sólo físicos, sino también (según nuestra opinión) emocionales.

Navegamos en aguas en calma sin darnos cuenta que en esta sociedad las corrientes fluyen por debajo, escondidas, disimuladas por una educación que ha sido la que es, pero que desgraciadamente, incluso hoy en día, no hacemos nada por cambiarla.

Nuestro reto se basa en hacer sacar a flote las dificultades emocionales de tod@s nosotr@s. Vivimos en un mundo que se fija demasiado en lo evidente, en lo físico. Utilizamos palabras como discapacitado, minusválido, etc. sin darnos cuenta que si nos miramos cada uno por dentro, emocionalmente, los problemas a los que hemos de enfrentarnos y superar, pueden limitarnos más incluso que cualquier enfermedad.

En resumen, para todos es más fácil ayudar a quien se cae, al que siente dolor físico, a quien se le rompen los huesos... pero se nos antoja mucho más complicado ayudar a quien emocionalmente está sufriendo porque, en nuestra escala de valores, este último sufre porque “quiere” mientras que los otros sufren por “obligación”. Esta escala de valores, esta vara para medir sufrimientos y valorar a unos y otros de manera desigual es la que nosotros queremos ROMPER, tratando de lograr la comprensión de ambas situaciones y la igualdad de sus derechos, partiendo del sagrado derecho a ser diferentes.

¿Nos ayudáis? Ya está todo preparado… pero seremos mejores si TÚ vienes con nosotros.

Iñaki Urdangarin Iraeta
Presidente de la Asociación
SENTIMIENTOS de CRISTAL
Jardun arloak
Gizartea eta osasuna, Kulturaniztasuna, Aniztasun funtzionala
Latitude
43.19596
Longitude
-2.05164
TOP