unrwa

Lankidetza eta Garapena

Palestinako errefuxiatuentzako nazio batuen agentzia

UNRWA Palestinak Ekialde Hurbilean dituen errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. Errefuxiatuok munduko errefuxiatuen ia laurdena dira, 5,4 milioi pertsonako komunitatea.

Duela ia zazpi hamarkadaz geroztik, Agentzia arduratu da palestinar errefuxiatuei hezkuntza, osasuna, laguntza humanitarioa eta gizarte-zerbitzuak bermatzeaz. Errefuxiatuok harrera-egoeran bizi dira Sirian, Libanon, Jordanian eta Palestinako lurralde okupatuan (Gazan eta Zisjordanian), egoera zail bezain bidegabe horri irtenbide bidezko eta behin betikoa noiz emango zain.

Bere lana egiteko, UNRWAk jasotzen duen finantzaketa NBEko estatu kideen borondatezko ekarpenek osatua dago ia osorik. Gisa horretako erakunde bakarra da Nazio Batuen sistemaren barruan, bi arrazoi hauengatik:

Lehenik, biztanleria-talde espezifiko baten alde hainbat hamarkadan hartutako konpromisoarengatik. Bigarrenik, palestinar errefuxiatuei zuzeneko zerbitzua emateagatik.  Agentziak bere proiektu propioak planifikatzen eta garatzen ditu, bere eskolak, klinikak eta emakumeentzako eta ezinduentzako zentroak eraikitzeaz eta mantentzeaz gain. Gaur egun, UNRWAk mila instalazio baino gehiago ditu, eta 30.000 langile baino gehiago ditu horietan enplegatuta, % 99k errefuxiatu-estatusa duela.

Azken gertaerak

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 martxoa 12, 19:00

Amaitu zen: 2020 martxoa 12, 21:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 ekaina 1, 00:00

Amaitu zen: 2020 ekaina 30, 23:00

EGUN 1+
  • Iragandakoa

Hasi zen: 2021 otsaila 11, 19:30

Amaitu zen: 2021 martxoa 3, 21:30

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 martxoa 13, 18:00

Amaitu zen: 2020 martxoa 13, 20:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 otsaila 6, 18:00

Amaitu zen: 2020 otsaila 6, 19:00

TOP