Olatu Talka 2018

Bizipenak, hartu-emana: norabide anitzeko belaunaldi arteko kultura, genero ikuspuntutik etab. 

Datorren maiatzaren 26ean, larunbata, OLATU TALKAren barnean, eta bostgarren urtez jarraian, hainbat ekintza inklusibo antolatu dira. Ardatz nagusia Kultur aniztasuna eta mugikortasun inklusiboa izanik. Guzti honetarako, hainbat eragilerekin harremanetan jarri gara, bai gipuzkoasolidarioa.info sareko partaideekin, eta baita bestelako entitateekin ere. Aztarna uzten duten esperientziak bizitzeko aukera bikaina.

Aurreiritziak alde batean utziz, jendartea osatzen dugunon artean harremanak sortzea da helburu nagusia.

 

Batukada 55
SOLIDARITATEAREN TOPAGUNEA INTXAURRONDON

10:30etatik 13:30ak bitarte, Intxaurrondoko Txaparrene pasealekuan Gipuzkoa Solidarioaren plataformaren inguruko informazioa banatuko da.

 

AURREIRITZIEN HORMAK BOTATZEKO EKIMENA

Gazteen eta atzerritarren aurkako aurreiritziak ezagutzeko eta bertan behera BOTATZEKO balioko digun ekimena.

Ekimena nola izango den ikusteko zakatu argazkian.

Kolore Guztiak Olatu talka

 

 
Alfombra Hegalaria
ALFONBRA HEGALARIA MUGIKORTASUN PARTEKATUA

Aztarna uzten duten leku eta erakundeetan zehar, aztarna solidarioaren bila arituko gara, Altxorraren bila.

Irteera: Kursaalen aurretik 10:30tan

12:00 Intxaurrondoko Txaparrenen hasieran ElkarBizik antolatutako Kalejirarekin bat eginez.

Helmuga:  Txaparreneko Gipuzkoa Solidarioaren postuan, aurreiritziaren kontrako horma apurtuz

Parte hartzea: bizikletan, trizikloan, handbike, monopatinean, gurpildun aulkian, irristailuetan, etab.

Epea: maiatzaren 18a

IZEN EMATEA

Tiqueta EU

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK 

 

 

 

Kemen (Kirola eta aniztasun funtzionala)

Aspace (Aniztasun funtzionala)

Dandai (Emakumeak)

Cáritas (Etorkinak)

Kolore Guztiak (Aniztasun kulturala, gazteak)

Gurutze Gorria Gipuzkoa (Gazteak, emakumeak)

Atzegi (Adimen urritasuna)

Bizikletan adinik ez (Mugikortasuna)

Algaraklwon (Haurrak)


 

       

       

 
 
TOP