You seem to be using an older version of Internet Explorer. This site requires Internet Explorer 8 or higher. Update your browser here today to fully enjoy all the marvels of this site.
Kolore guztietako ekintzak, jendearen parte-hartzea eta elkarteek egiten duten lanaren zabalpena izan ziren ardatz nagusiak. Bai txikienek eta bai haundienek ere ederto pasa zuten jolas kooperatiboetan, munduko balantzaren jolasean, txapa eta mandalen tailerretan edota Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Boluntariotzaren Tourreko lehen etapak proposaturiko hainbat dinamiketan parte hartuz. Goiz osoan zehar, erakundeetako bozeramaileek garapen bidean dauden herrialdeetan egindako lanaren , gaixotasun eta bakardadearen aurkako lanaren edota bere erakundeetan lantzen duten gaien berri eman zuten. Arratsaldea hasteko, aldiz, White Towel Band Blues taldearen kontzertua. Guztira 14 Gobernuz Kanpoko Erakundek hartu zuten parte. Horien artean, Gipuzkoa Solidarioa sarekoak izan ziren, Caritas , Nagusilan , DYA, AFAGI, ALBOAN, Ekintza da salud, Atzegi eta Drukpa Dön Gyü.