You seem to be using an older version of Internet Explorer. This site requires Internet Explorer 8 or higher. Update your browser here today to fully enjoy all the marvels of this site.
Alzheimerra garuneko zelulen (neuronen) endekapenezko gaixotasuna da. Alzheimerra dementzia mota bat da eta dementzien artean %80a adierazten du. Alzheimer gaixotasuna geroz eta ugariagoa da 60 eta 90 urte bitarteko biztanleriaren artean. 2025. urterako 1.600 pertsona inguru izan daitezke Alzheimerdun gaixoak Gipuzkoan, eta ondorioz 5.600 familia inguru, ondorioak jasango dituztenak... Alzheimerraren gaitzak ez dio gaixoari bakarrik eragiten, partaide izatera behartzen ditu senitarteko zaintzaileak eta baita gizartea orohar ere.
Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea (AFAGI) izaera pribatua duen erakundea da, eta Alzheimer gaixotasuna edo bestelako dementziaren bat duten gaixoen eta euren senitartekoen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.