Otsailak 14 (14:30-16:30)
Karela Kiroldegia - ORIO
Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Berdin-Berdinak elkarteak antolatuta eta Orioko Udalak lagunduta, sentsibilizazio-saio bat egingo da Karela kiroldegian, LH6 mailako ikasleei zuzenduta.
Saioa otsailaren 14an izango da, asteartearekin, Karela kiroldegiko pista nagusian, 14:30etik 16:30era bitartean. Bertan parte hartuko dute eskolako eta ikastolako LH6 mailako ikasle guztiek, federazioko eta Berdin-berdinak elkarteko langileekin eta boluntarioekin batera.
Saioaren helburua da ikasleei aukera ematea urritasun egoera batzuk bertatik bertara ezagutzeko eta, horrekin batera, gaiari buruzko gogoeta eta sentiberatasuna bultzatzea.
Kiroldegiko pistan hainbat postu jarriko dira eta bakoitzean ariketak eta jolasak planteatuko zaizkie >...
Otsailak 14 (14:30-16:30)
Karela Kiroldegia - ORIO
Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Berdin-Berdinak elkarteak antolatuta eta Orioko Udalak lagunduta, sentsibilizazio-saio bat egingo da Karela kiroldegian, LH6 mailako ikasleei zuzenduta.
Saioa otsailaren 14an izango da, asteartearekin, Karela kiroldegiko pista nagusian, 14:30etik 16:30era bitartean. Bertan parte hartuko dute eskolako eta ikastolako LH6 mailako ikasle guztiek, federazioko eta Berdin-berdinak elkarteko langileekin eta boluntarioekin batera.
Saioaren helburua da ikasleei aukera ematea urritasun egoera batzuk bertatik bertara ezagutzeko eta, horrekin batera, gaiari buruzko gogoeta eta sentiberatasuna bultzatzea.
Kiroldegiko pistan hainbat postu jarriko dira eta bakoitzean ariketak eta jolasak planteatuko zaizkie ikasleei. Ikasleak postu batetik bestera pastuko dira, txandaka, eta bertan planteatzen zaizkien jolas eta ariketen bidez aukera izango dute urritasun egoera baten esperientzia bizitzeko eta, horrekin batera, gaiari buruz hitz egiteko: egoera horretan nola moldatu diren, zer sentitu duten…
______________________________________
La federación gipuzkoana de deporte adaptado y la asociación Berdin-Berdinak en colaboración con el ayuntamiento de Orio organizan en el polideportivo Kerala una jornada de sensibilización dirigida a los alumnos de LH6
El objetivo de la jornada es dar a los estudiantes la posibilidad de conocer de cerca algunas situaciones e impulsar la reflexión y la sensibilidad acerca del tema.