LILATOP

 

Martxoaren 5ean, igandea, emakumeen artean kirolzaletasuna bultzatzeko, duela 28 urte antolatzen den lasterketa ospatuko da: Lilaton-a. Aurten, Elkartasuneko Topaketa, LILATOP, antolaketarekin, gure ekarpentxoa egingo dugu. Egun honek, zuen aztarna solidarioak, jendarte harkor batengana hurbiltzeko, aukera paregabea luzatzen digula iruditzen zaigu. 

 

Bretxaren San Juan kaleko hegalean, lau estalpe jarriko ditugu elkarteen artean partekatzeko. Ordutegia: 10:00 - 13:30. Emakumeen kirol zaletasuna bultzatzen duen ekimena izanik, deialdiaren gonbitea, emakumeen edota kirolaren esparruan mugitzen zareten elkarteetara bideratu dugu. Horren ondoren, hauek dira parte hartzera animatu direnak:

 

 

lilatop 1. Gipuzkoa Solidarioa
2. Asha Kiran info+
3. Amigos Solidarios info+
4. Calcuta Ondoan Info+
5. Vicente Ferrer Info+
6. Alboan Info+
 
Postuak gipuzkoa solidarioa.jpg

Elkarte hauek aurrera eramaten duten

egitasmoen informazioa emateaz gain,

bestelako materialen salmenta (bidezko

merkataritza India eta Afrikako artisautza,

etab.) gure esku jarriko dute.

 

 

 

Txokoratutako sakeleko telefonoak ere bilduko dira 6. mahai horretan, Gatazkarik gabeko Teknologia kanpainaren alde.

 

Aukera bikaina da, ez duzu uste?

Etor zaitez, bisitatxoa egin, txokoratutako zure sakelekoa ekarri eta beste bizitza solidarioa eman iezaiozu.

EMAKUMEAK, KIROLA ETA SOLIDARITATEA, GOIZ EDERRA IGAROTZEKO AUKERA!

 

GARRANTZITSUA: Koma bidez bereizita idatzi etiketak: Lílaton, Feria de la Solidaridad;
TOP