Martxoak 4, LILAtop ELKARTASUN TXOKOA

             
karpak 1
 EMAKUMEAK eta KIROLA

Martxoaren 4ean, igandea, beste helburuen artean, emakumeen kirol zaletasuna bultzatzeko, duela 29 urte antolatzen den lasterketa ospatuko da Donostian: Lilaton-a.

Helburu horrekin bat egiten dugu.
Gure ekarpentxoa,  Elkartasuneko Topaketa, LILAtop, antolatzea da. Aztarna Solidarioaren kontzeptura hurbiltzeko aukera paregabea. Ezberdintasunak, berdintzen gaituelako.

Hemendik aurrera, urtero, LILAtopa, kirola egiteko eskubidearen aldeko ekimena bihurtuko da:  emakumeak, kirola eta aniztasun funtzionala ardatz hartuta antolatuko dugun ekimena izango da. 

Denok gure kirol jarduera aurkitzeko aukera izan dezagun. Aukera anitzak daudelako, pertsonen egoerak bezala.

Kirola egiteko era ezberdinak daude!

Cervantes
NON EGONGO GARA

CERVANTES PLAZAn
10:00tik-13:30etara

 

Bertan 4 estalpe kokatuko dira, eta aniztasun funtzionala duten pertsonen kirola egiteko era ezberdinen inguruko informazioa helaraziko da. Dinamikak,  jolasak eta bisita sorpresak tartean direlarik.

Dinamika hauetan parte hartzen baduzu, 13:00tan, Realeko  Futbol Taldeko neskek sinatutako 2 kamiseten ZOZKETAn parte har dezakezu.

 

Hurbildu LILAtop Elkartasun Txokora, gurekin partekatu eta eraman zuretzat prestatu dugun saria!

 

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Gipuzkoa Solidarioa (gipuzkoasolidarioa.info)

Gipuzkoako Kirol Egokitutako Federakuntza

Kemen Kirol Taldea

Mindara Elkartea

Begisare

Atzegi


GALDETEGIA

flyer emakumeen kirola EU

KIROLA eta ANIZTASUNA

EMAKUME ETA KIROLA

AURREKO URTEAK

2017ko Lilatop-a. Ikusi

     
TOP