eus1
 

ERREFUXIATUEN KRISIARI AURRE EGITEN LAGUNTZEKO EGIN ZURE EKARPENA

 

Kutxa Fundazioak larrialdietarako kontu bat du, edozein momentutan edozeinek bere ekarpena egin dezakeena. Orain bukatu berri da azken kanpaina, eta bildutako dirua SOS ARRAZAKERIAK migrante eta errefuxiatuek gure gizartearekin bat egiteko jarduerak bultzatzeko bideratu da. Azken urteetan bizitzen ari garen errefuxiatu eta migranteen krisi humanitarioa ikusirik, nolabait erantzuteko beharraren aurrean, Gipuzkoan gai honi heltzen dioten elkarteekin harremanetan jarri ginen, SOS ARRAZAKERIA izan zelarik hautatua. Izan ere, bere eguneroko lana gizarte inklusibo baten alde egiten du, arrazakeriari aurre eginez, kultura anitzeko jendartea eratuz.

 

 

Kanpaina berriari ekitera goaz, oraingoan MUGARIK GABEKO MEDIKUAK erakundearen alde. Mugarik gabeko Medikuak erakundearen lana gatazkak dauden lurraldeetan laguntza medikoa ematea da. Mediterraneoko larrialdiek, ospitale bonbardatuek, arma kimikoen erabilpenak, etab. beharra geroz eta handiagoak izatea dakar, eta ondorioz, kanpaina honetan jasotako ekarpenak MUGARIK GABEKO MEDIKUAK erakundeari bideratuko zaizkio osotasunean. 

 

Ezer baino lehen, ekarpena egin duzuenoi eta egingo duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

 

DENOK KEINU TXIKI BAT EGINEZ, MUNDU HOBEAGOA ERAIKI DEZAGUN.

 

 

 

GARRANTZITSUA: Koma bidez bereizita idatzi etiketak: Emergencias humanitarias, Giza larrialdiak
TOP