Laguntza-deialdi hau ahalbidetzen duten funtsak, Kutxabank Gestión IKESK, S.A.U. funtsak kudeatzeko erakundetik eta bazkide laguntzaileen, Kutxako eta Kutxabank S.A.ko egungo enplegatuen eta Kutxako eta Kutxabank S.A.ko erretiratuen ekarpenetatik lortzen dira. Urtean bildutako diru-kopurua Kutxa Fundazioak berdindu egiten du, eta horrela indartu egiten da bazkide laguntzaileen konpromisoa guztion ongizatearen eta gizarte-eraldaketaren alde.

Funts hauekin gauzatu ahal izango diren proiektuak honako hauek dira:

Neskatila eta emakumeen ahalduntzea hilekoaren higiene-programaren bidez

Etiopia Utopia Fundazioa

Tigray Etiopia (Afrika)

Zisjordaniako palestinar iheslarien ama-haurren osasunerako eskubidea bermatzea

Unrwa

Palestina (Ekialde Ertaina)

Nekazari-familia behartsuetako 0-3 urte arteko haurrentzako hasierako hezkuntza-zerbitzuaren hobekuntza

Gipuzkoako “Oscar Romero”

El Salvador (Hego Amerika)

Kultura-gunea eraikitzea

Bergarako Senegaleko Lagunen Elkartea Ndank Ndank

Senegal (Afrika)

Emakumeen ahalduntze ekonomiko eta soziala

Proclade Yanapay Fundazioa

Siruvalai (India)

Rainbow Etxea: kalean bizi diren neskatilentzako hezkuntza eta eskubideak

Asha Kiran Fundazioa

Maharastra (India)

Landako nekazaritza-kooperatibentzako laguntza

Alboan Fundazioa

Burundi (Afrika)

Haur-itsutasuna saihestea trakomaren eta bere kausen kontra borrokatuz

Munduko Begiak

Mali (Afrika)

“Kichwa hizkuntza berpizteko estrategietan” prestakuntza

Garabide Kultur Elkartea

Ekuador (Hego Amerika)

Ama-haurrentzako osasun-zerbitzuak hobetzea

Derandein Fundazioa

Kongo (Afrika)

Bertako jendearen premietara egokitutako etxebizitzak eraikitzea bainugela eta komunekin

Vicente Ferrer Fundazioa

Kurnool (India)

Landako emakume ekintzaileak indartu eta sentsibilizatzea

Egoaizia

Peru (Hego Amerika)

Etxetxoak eraikitzea familia-kargak dituzten emakume bakarrentzako

Behar Bidasoa Hirugarren Munduaren Adiskideak G.K.E.

Ruanda (Afrika)

Elikadura-segurtasuna hobetzea nekazari eta abeltzainen ekoizpena gehituz

Prosalus Gipuzkoa

Mozambike (Afrika)

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak ahalduntzea

Espainiako Gurutze Gorria

Peru (Hego Amerika)

Osasunerako eskubidea bermatzea osasun-zentro baten bidez

Taupadak GGKE

Beni/Bolivia (Hego Amerika)

“Osasun eta bizi onaren busa” osasunaren, gaikuntzaren eta herritarren parte-hartzearen sustapena

Tau Fundazioa

Bolivia (Hego Amerika)

Namukubembe eskolako ikasgelen eraikinaren berreraikitze integrala eta komun berriak eraikitzea

Amigos Solidarios (Adiskide Solidarioak)

Namukubembe (Afrika)

Zuk ere elkartasunezko proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, aski duzu agindu iraunkorra ematea nahi duzun denboraldi eta zenbatekoarekin kontu honetan:

2095 0611 09 1061635529

Ipini zure NAN, eta izen-abizenak. Ekarpena desgrabatu egin daiteke.

TOP