LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK 2023

Urtero, Kutxa Fundazioak eta DAD-Jubikutxak lankidetzarako laguntzen deialdia egiten dute. Egoitza edo ordezkaritza iraunkorra  Gipuzkoan duen Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendua dago deialdi hau. Udazkenean 2024 deialdia irekiko da, 2025 urtean garapeneko lankidetzarako proiektu bat garatzeko helburua duten erakundeei zuzendua.

Lankidetzarako laguntzak 2023 deialdiak 2024 urtean garatzen ari diren 4 kontinenteetako 12 proiektu lagundu ditu.

Afrikako proiektuak

IKASLAN

Camerun

EGUZKI-LABEEN GARAPENA  ELIKAGAIAK KONTSERBATZEKO ETA BESTE HAINBAT ERABILERARAKO

Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxe batean eguzki-labe bat diseinatuko da material eraginkor eta birziklatuak erabiliz, helburu argi batekin: Kamerunen eguzki-labe hori erraz erreproduzitzea eta ezartzea, eta eskoletako ikasleak erreplikatzeko prestatzea.


ETIOPÍA UTOPÍA

ETIOPÍA

ADDIS ABEBA ETA DILLAKO HAUR ETA EMAKUME AHULENEN OSASUNA, NUTRIZIOA ETA ELIKADURA LAGUNTZA

Zerbitzuaren onuradunen ezaugarri komunetako bat da denak erditzeren bat izan dutela eta bost urtetik beherako seme-alabak dituztela, oso pobreak direla, bikotekidearengandik bananduta daudela edo ama ezkongabeak direla.

Proiektuaren zuzeneko onuradunak 32 haur dira lehen txandan sei hilabetez, eta beste 32 haurrak bigarren txandan beste sei hilabeteetan. Urteko zuzeneko onuradunak, guztira, bost urtetik beherako 64 haur eta haien 64 ama dira.


EGOAIZIA

Kongoko Errepublika Demokratikoa

UVIRAKO ESKUALDEAN LEKUALDATUTAKO PERTSONENTZAKO LARRIALDIKO LAGUNTZA

Proiektuak 100 gazte desplazaturen (79 emakume eta 21 gizon) bizitza hobetzea du helburu, Uvirako Mairie-n gizarteratze sozioekonomikoa eginez. Haren helburuak dira lekualdatutako gazteak identifikatzea eta sentsibilizatzea, 70 gazteri (%70 emakumeak eta %30 gizonak) joskintzako prestakuntza ematea eta genero-indarkeriaren biktima diren 30 emakume gazteri arreta psikosozialeko zerbitzuak eskaintzea.


BEHAR BIDASOA

Rwuanda

HIRU ETXETXO ERAIKITZEA KABUGAN, BAKARRIK DAUDEN ETA FAMILIA-ERANTZUKIZUNAK ETA BALIABIDERIK EZ DITUZTEN EMAKUMEENTZAT

Baliabiderik gabeko familientzako 3 etxetxo eraikitzea, gutxieneko bizigarritasun-baldintzekin: adobezko etxetxetxoak, zementuz estaliak, xaflaz estaliak, zementuzko zorua eta zurezko panelez estalitako barneko sabaiak. Kanpoaldean, etxetxoa adreiluz estalia dago, sukaldea du. 2006. urtean hasitako jarduera baten jarraipena da,  proiektu integral zabalago baten barruan: Kabugako Garapen Poloa, non 40 urte baino gehiago daramatzan lanean.


AMIGOS SOLIDARIOS

AMIGOS SOLIDARIOS

OMUKISA - AUKERA

Proiektu hau kalean bizi diren umeei zuzenduta dago eta orain dela 4 urte bizitzeko lekua dute, sendotzen ari da proiektua.

Aipatutako programen bidez, eta 2024. urtean zehar jarraituko dute, mutilak errehabilitatzen, garatzen eta gizarteratzen lagunduko dute, eta beren komunitatera itzulitzeko lanketa egingo da.

Europako proiektuak

ZAPOREAK SOLIDARIOS

Grecia

ZAPOREAK EGUNERO ELIKATZEN

Proiektuak helburu bakarra du: Lesbos uharte grekoan zaurgarritasun handiko egoeran dauden errefuxiatuak elikatzea, eta horrekin errefuxiatu ahulenen bizi-kalitatea, osasuna eta ongizatea hobetzea. Zaporeak, Lesbos uharteko sukaldaritza solidariotik, langile eta boluntarioekin, egunero 2.500 errazio prestatu eta banatzeko aukera ematen du.


Amerikako proiektuak

TAUPADAK ONGD

Bolivia

UR KORRONTEA, GARBIA, EDATEKOA ETA EKONOMIKOA SAN MIGUEL DE LOS CHORRITOS DE SAN IGNACIO DE MOXOS ALDERAKO

Proiektuak banaketa-sarea duen instalazio independente bat sortuko du, San Miguel de los Chorritos urez hornitzeko, ur korrontea, garbia, edatekoa eta ekonomikoa. 175 familia pobre bizi dira han, gordetako euri ura eta azienda eta basa-faunak edaten duten putzu bateko ura kontsumitzen dute . Izan ere, hoditeriarik ez da etxera eramaten, eta horrek sekulako higadura fisikoa eta urdail-hesteetako eta azaleko osasun-arazo larriak eragiten ditu.


EUSKAL ELIZ
BARRUTIKO MISIOAK

Ecuador

GENEROAN OINARRITUTAKO INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI LAGUNTZEKO ZENTRO INTEGRALA. HARRERA-ETXEKO OBRAREN AMAIERA

Los Ríosko Harrera Etxearen obra bukatzea. Etxea berehala utzi eta bizitza berregin behar duten emakume, haur eta nerabeei zuzenduta dago.
Obraren lehen fasea aurreko deialdian emandako laguntzarekin finantzatu zen.


ALBOAN

Guatemala

INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI LAGUNTZA SOZIOEKONOMIKOA EMATEKO SAREA INDARTZEA

Proiektuak Ixcángo emakume talde eta erakundeei laguntza ematea planteatzen du, arreta psikosozialaren eta ekonomia antolaketa sendotzearen bidez, emakumeenganako eta haien komunitateenganako bereizkeria, bazterketa eta indarkeria jarduerak aldatzeko. Lehentasunez, 80ko hamarkadatik Ixcángo eskualdean eragina izan duen indarkeria sozial, politiko eta estrukturalaren biktimekin lan egingo da.


ACOES

Honduras

GAZTEENTZAKO PRESTAKUNTZA ZENTROA HANDITZEA ETA INDARTZEA MONTERREY UDALEKUAN, TEGUCIGALPA.

Proiektu honen bidez, gazteak ahalduntzea lortu nahi da, Gazteentzako Trebakuntza Zentroko (aurrerantzean GTZ) jardueretan parte hartuz. GTZn, gazteek prestakuntza integrala jasotzen dute, pobreziatik irteteko gaitasunak eta trebetasunak ematen dizkiena; eta, aldi berean, aldaketa eragile eta komunitate buru bihurtzen dira beren kolonia edo komunitateetan.


Asiako proiektuak

UNRWA

Siria

Neskatoen hezkuntzarako eskubidea bermatzen bi eskolatan

Palestinako haur errefuxiatuen hezkuntzarako eskubidearen erabilera indartzea Sirian, batez ere neskatoetan. 12 urte baino gehiagoko gatazkari 2023ko otsailean gertatu ziren bi lurrikaren kalteen eraginak direla eta biztanleriaren desplazamendu handiagoa eragin du.


PROCLADE YANAPAY

India

Egoera ahulean dauden  Shantal tribuko 200 emakume  eta heuren familien bizi eta elikadura segurtasuna hobetzea.

Antolatutako emakume-taldeek beren higienearen, ingurune garbi eta osasungarriaren garrantzia azpimarratuko dute, bizi-kalitatea hobetzeko. Beraien eskubideak ezagutu, erabili eta erreklamatu ahal izateko.
Autoenplegurako eta nekazaritza eta abeltzaintzako produkziorako gaitasuna hobetuko da, nekazaritza organikoari buruzko prestakuntza eta produktibitatea hobetzeko teknika ez-tradizionalak eskainiz.


DAD, jubikutxa eta Kutxa Fundazioaren logoak
TOP