LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK
Urtero, Kutxa Fundazioak eta DAD-Jubikutxak lankidetzarako laguntzen deialdia egiten dute. Egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Gipuzkoan duen Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendua dago deialdi hau. Udazkenean 2025 deialdia irekiko da, 2026 urtean garapeneko lankidetzarako edo larrialdi humanitarioetara bideratutako proiektu bat garatzeko helburua duten erakundeei zuzendua.
Lankidetzarako laguntzak 2024 deialdiak 2025 urtean garatzen ari diren 4 kontinenteetako ondorengo 10 proiektu hauek lagundu ditu.
2025ean lagundutako proiektuak
Afrikan lagundutako proiektuak
AMIGOS SOLIDARIOS
Uganda
OMUKISA - OPORTUNIDAD
Proiektu hau kalean bizi diren umeei zuzenduta dago eta badira urte batzuk haur hauek bizitzeko lekua dutela, proiektua sendotzen ari da.
Aipatutako programen bidez, eta 2025. urtean zehar jarraituko dute, mutilak errehabilitatzen, garatzen eta gizarteratzen lagunduko dute, eta beren komunitatera itzulitzeko lanketa egingo da.
BEHAR BIDASOA
Rwanda
BAliabiderik gabeko emkumeentzat ETXETXOen ERAIKITZEA
Baliabiderik gabeko familientzako etxetxoak eraikitzea, gutxieneko bizigarritasun-baldintzekin. 2006. urtean hasitako jarduera baten jarraipena da, proiektu integral zabalago baten barruan: Kabugako Garapen Poloa, non 40 urte baino gehiago daramatzan lanean.
DERANDEIN
Tanzania
Desgaitasuna duten pertsonentzako protesiak 3D inprimaketaren bidez
Protesiak 3Dn inprimatzeko laborategi bat martxan jarriko da. Proiektuaren bidez, desgaitasuna duten pertsonen autonomia handitzea espero da, protesi egokituak eta jasangarriak doan eskuratuz. Pertsona horiek ahalik eta modu independenteenean bizi ahal izango dira, eta komunitatean integratu.
HAURRALDE
Burkina Faso
EMAKUMEAK EKINEAN NEKAZARITZA IRAUNKORRAREN BIDEZ
Proiektuaren ardatza da Ouagadougouko hiri-inguruko guneetan ekonomia ahalduntze jasangarria eta neskatoen eta emakumeen aurkako indarkeriak desagerraraztea . Lan urte hauetan antzemandako bi ildo nagusiri erantzuten die: alde batetik, emakumeen ahalduntze ekonomikoa lortzea; eta, bestetik, neskek eta emakumeek aurre egin behar dieten indarkeriarik arruntenak murriztea.
Amerikan lagundutako proiektuak
ELIZBARRUTIKO MISIOAK
Ekuador
Emakumearen Sustapen eta Enplegu Zentro Integrala - Gastronomia Eskola
Genero-indarkerian oinarritutako prebentzio eta kultura-aldaketan oinarritutako politika publikoak eta udal-ordenantzak modu eraginkorrean garatzeko helburuarekin, Gastronomia eta Pastelgintza arloan prestakuntza eta ekintzailetzaren bidez, ikasle eta ekintzaileentzako legezko eskakizunak, osasun-baldintzak eta klimaren erosotasuna betetzeko prestakuntza-espazioak hobetuko dira.
MUGARIK GABEKO ARKITEKTURA
Mexiko
Guerreroko me'phaa komunitateetako ura eta saneamendua
Proiektuak Guerreroko mendialdeko 4 komunitate indigenetan uraren eta saneamenduaren giza eskubiderako sarbidea handitzen laguntzen du, parte-hartze prozesuen eta tokiko bizimodura egokitutako ekoteknologien bidez komunitateak ur-arriskuez eta komunitate-mailako irtenbide posibleez kontzientziatzeko testuinguru fisiko eta kulturara egokitutako eta jasangarriak diren irtenbideak diseinatuz.
TAUPADAK
Bolivia
UR KORRONTEA, GARBIA, EDATEKOA ETA EKONOMIKOA SAN MIGUEL DE LOS CHORRITOS alderako
Proiektuak banaketa-sarea duen instalazio independente bat sortuko du, San Miguel de los Chorritos urez hornitzeko, ur korrontea, garbia, edatekoa eta ekonomikoa. 175 familia pobre bizi dira han, gordetako euri ura eta azienda eta basa-faunak edaten duten putzu bateko ura kontsumitzen dute . Izan ere, hoditeriarik ez da etxera eramaten, eta horrek sekulako higadura fisikoa eta urdail-hesteetako eta azaleko osasun-arazo larriak eragiten ditu.
Asian lagundutako proiektua
UNRWA
Siria
Haurren eta amaren osasunaren laguntza
Proiektuaren oinarrizko lerroa amaren eta haurren osasuna da. 13 urteko gerraren ondoren, 15,3 milioi pertsonak osasun-laguntza premiazkoa behar dute Sirian, 2022an baino 3,2 milioi gehiago. UNICEFen arabera, Siriako ipar-ekialdean desnutrizioa duten haurren kopurua %150 baino gehiago handitu da 2023ko OCHAren beharren analisiaren arabera. Osasun-profesionalen %70ek herrialdetik ihes egin dute.
Larrialdi humanitarioak
ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA
Italia
Migratzaileek ihes egiteko erabiltzen dituzten itsas bideetan laguntza humanitarioa eta erreskatea
Mediterraneo Erdiko ibilbidea Europan sartzen saiatzen diren migratzaileek/errefuxiatuek erabiltzen duten bideetan erreskate eta harreta emango da. Bide arriskutsuenetako eta hilgarrienetako bat da, urtero milaka pertsona hiltzen edo desagertzen dira. Aita Mari salbamendu-ontziaren ekimena lagunduko da.
ZAPOREAK
Grezia
ZAPOREAK EGUNERO ELIKATZEN
Proiektuak helburu bakarra du: Lesbos uharte grekoan zaurgarritasun handiko egoeran dauden errefuxiatuak elikatzea, eta horrekin errefuxiatu ahulenen bizi-kalitatea, osasuna eta ongizatea hobetzea. Zaporeak, Lesbos uharteko sukaldaritza solidariotik, langile eta boluntarioekin, egunero 2.500 errazio prestatu eta banatzeko aukera ematen du.