Banner B 1Gipuzkoatik mundura.

Urtero, Kutxa Fundazioak eta DAD-Jubikutxak lankidetzarako bideratzen diran diru-laguntzen deialdia egiten dute. Gipuzkoako elkarteentzat. Garapenerako lankidetza-proiektuak aurrera eraman ditzaten.

2021eko ekarpenekin, 12 proiektu hauek lagunduko dira: 

AFRICA Proiektuak AFRIKAN

AFRICA1. PROIEKTUA: AMIGOS SOLIDARIOS erakundeak proposatuta-UGANDA

  • *.-Deskripzioa: Luuka eta Jinja barrutietan aspalditik ezarrita daude. Proiektu honetan aurrerapauso bat eman dute, kalean bizi diren adin txikikoen taldeei laguntzeko; izan ere, Covid 19ko pandemiak, egoera larriagotu egin du 2020tik aurrera. INFO+
  • Amigos solidarios 1
    Amigos solidarios 2

AFRICA2. PROIEKTUA: ALBOAN erakundeak proposatuta-KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

  • *.-Deskripzioa: Hemen planteatutako proiektuak gaitasunak indartu nahi ditu. Kilenda, Kimuisi eta Mayinda herrietako hiru nekazaritza-kooperatibetako familietako 750 emakume eta gazte baino gehiago, beraien eskubideen kontzientzia hartu dezaten. Emakumeen eta gazteen gaitasun ekonomikoak indartu nahi dira, nekazal-eraldaketatzailearen laborantza teknikak zabalduz. INFO+
  • Alboan 1
    Alboan 2

AFRICA3. PROIEKTUA: MUNDUKO BEGIAK erakundeak proposatuta-MALI

  • *.-Deskripzioa: Proiektuak, begietako patologia ikuspegi integral batetik hartuta, Mopti eskualdeko populazioaren osasuna hobetzen eta osasunerako arrisku erabakitzaileak murrizten lagundu nahi du. Batez ere, emakume-taldeak. Bigarren helburu bezala, emakume hauek ekonomikoki ahalduntzea, mikrokredituen bidez. INFO+
  • Munduko begiak 2
    Munduko begiak 1

AFRICA4. PROIEKTUA: BEHAR BIDASOA erakundeak proposatuta-RUANDA

  • *.-Deskripzioa: Baliabiderik gabeko familientzako 3 etxetxo eraikiko dira, gutxieneko bizigarritasun-baldintzekin: zementuz estalitako adobezko adreiluzko etxetxoak, zinkezko estalkiarekin, zementuzko zoruarekin, leihoekin eta komunarekin. 2006. urtean hasitako jarduera baten jarraipena da. Proiektu integral zabalago baten barruan dago: Kabugako Garapen Poloa, non Behar Bidasoak 40 urte baino gehiago daramatza lanean. INFO+
  • Behar bidasoa 1
    Behar bidasoa 2

AFRICA5. PROIEKTUA: DERANDEIN erakundeak proposatuta-TANZANIA

  • *.-Deskripzioa: Proiektu honen bidez, kalean bizi diren 5 eta 15 urte bitarteko haurrek oinarrizko eskubideak izanen dituzte, hala nola hezkuntza, elikadura eta osasuna. Adin txikikoen osasuna (fisikoa eta mentala) garatzeko arazorako sektore anitzeko hurbilketa planteatzen du; adingabeen elikadura, haurren osasun-laguntza eta osasun-hezkuntza ziurtatzeko nekazaritzako jarduera iraunkorrak abian jarriz. INFO+
  • Derandein 2
    Derandein 1

america continente Proiektuak AMERIKAN

america continente6. PROIEKTUA: TAUPADAK erakundeak proposatuta-BOLIVIA

  • *.-Deskribapena: Proiektuak ur korronte garbia eta edangarria emango dio Villa 15 de Agosto auzoari. 2008an, bertan bizitzen hasi zirenetik, azaleko putzuetako ura erabiltzen dute. 100 m-ko sakonerako putzu bat zulatuz eta ponpak jarriz, 1.350 m-ko sare hidrauliko lurperatu bati esker, ur hornidaura etxeetara iritsiko da. INFO+
  • taupadak 1
    taupadak 2

america continente7. PROIEKTUA: HAURRALDE FUNDAZIOAK proposatuta-GUATEMALA

  • *.-Deskribapena: Sexu-indarkeriaren aurkako 6 emakume-sareren ekintza kolektiboa indartuko du proiektu honek. Sexu-indarkeria kasuetan laguntzen jarrai dezaten eta nahi ez diren haurdunaldiak gerta ez daitezen. Emaginen ezagutzan sakonduko du: antisorgailuei buruzko aholkularitza, haurdunaldien kontrola, erditzeen arreta. Komunitate-mailan, tokiko agintariekin koordinatuta, sentsibilizatuko du salaketa sustatzeko eta justiziarako sarbidea emanez. INFO+
  • haurralde 1
    haurralde 2

america continente8. PROIEKTUA: HIJAS DE JESUS FUNDAZIOAK proposatuta-DOMINIKAR ERREPUBLIKA

  • *.-Deskribapena: Proiektuak, Elias Piña ibarreko komunitateetako biztanleen elikadura hobetzen laguntzen du. Familiei zuzendutako prestakuntza-politika baten bidez, desnutrizio larriaren aurkako borrokan laguntzen du. Horretarako, tailerrak ematen ditu: haurrak eta nerabeak zaindu eta bereziki, haien garapen psikosozial eta emozionala; uraren erabilera egokia; familiako eta eskolako baratzeen instalazioa sustatzera zuzenduak. INFO+
  • fasfi 1
    fasfi 2

america continente9. PROIEKTUA: EGOAIZIA erakundeak proposatuta-PERU

  • *.-Deskribapena: Osasun arretarako lokal bat prestatuko da, Alto Trujilloko komunitatean genero indarkeriaren biktima diren emakume gazte eta neskei arreta berezia eskainita, emakumeen eta nesken osasuna lantzeko. Osasun fisikoa, behar den arretarekin eta osasun emozionala, gorputz eta arte adierazpeneko lantegiak garatuz, emozioei heltzeko. INFO+
  • Egoazia 1
    Egoazia 2

asia Proiektuak ASIAN

asia10. PROIEKTUA: PROCLADE YANAPAY erakundeak proposatuta-INDIA

  • *.-Deskribapena: Proiektuaren helburua da 68 emakume dalit-en (eta haien familien) bizi-baldintzak hobetzea. Talde formal batean antolatuz (lagungarri izango zaie) eta beraiek kudeatzen dituzten ahuntzak hazteko ekimen produktiboak abian jarriz. Haien bizi-kalitatea eta familiena hobetzeko diru-sarrera iraunkorrak sortzeko. INFO+
  • proclade yanapay 1
    proclade yanapay 2

asia11. PROIEKTUA: VICENTE FERRER erakundeak proposatuta-INDIA

  • *.-Deskribapena: Proiektu honetan, Konapuram herrixkako 23 familia behartsuk, etxebizitza duina izanen dute, osasun instalazioekin (bainugela eta komunak). Etxebizitzak emakumearen izenean erregistratuko dira, halako moldez non, alargun edo abandonatuz gero, bere izenean erregistraturiko sabai duina izanen baitute, seme-alabekin bizi ahal izateko. INFO+
  • VICENTE FERRER 1
    VICENTE FERRER 2

asia12. PROIEKTUA: ASHA-KIRAN erakundeak proposatuta-INDIA

  • *.-Deskribapena: Hemendik hara eraikuntzan ari diren beharginen seme-alabentzako hezkuntza- eta zainketa- zentroak ireki nahi ditu. Haurrek beren adinerako egokia den eta kalean eta babesik gabe bizitzeko arriskuetatik urrun dagoen hezkuntza- eta euste-espazio bat izan dezaten. Hezkuntza ez-formaleko, nutrizioko, osasuneko eta garapen sozialeko programa eskaintzen du ekimenak. INFO+
  • Asha kiran 1
    Asha kiran 2

 


Aurreko urteko proiektuak ikusteko: 2019 urtekoak , 2020 urtekoak

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa, Gipuzkoako Hirugarren Sektore Sozialeko ETXEAa da.

TOP