Kilometroak 2017

Hizkuntza, harremanen oinarri. Elkartasuna, bizitzaren isla. Gure proposamenak bi zutabe izango ditu: Harremana eta elkartasuna, edo… euskara eta elkarbizitza, baita… bizitza eta bihotza,… Sentitu, gozatu, partekatu bizitzaren taupada. Zatoz, San Martin guneko Gipuzkoa Solidarioaren txokora!

Hizkuntzekin jolastu, zahartze aktiboaz gozatu, adin ezberdinen arteko irribarreak sortu, ezberdinen arteko zubiak eraiki… Aniztasuna gauzatzen; hizkuntza bihotzean, euskaren taupada ezpainetan. Proposamen solidarioaz beteko dugu ibilbidea.

PIncho porte
NAGUSIEN PINTXO POTEA 
Nagusiek ere jai giroaz goza ahal izateko,  11:00etatik 12:30etara kalejira dugu. Oñatiko kaleetan zehar topatuko dugu elkar.
 
Leku mugatuak. Aldez aurretik izena eman behar da.
Sagararen Ibilbidea ikonoa
SAGARRAREN  IBILBIDEA  
Ba al dakizu gure sagarrak bidai luze egin zuela gure kulturaren alde esanguratsua bihurtu baino lehen?
Ba al dakizu zein harremana dagoen bera eta Mediterraneotik iristen diren pertsona errefuxiatu eta migranteen artean?
 
Ezagutu nahi?
Gertura zaitez eta azalduko dizugu.
komikia 1 eu 1
ADIN GUZTIENTZAKO KOMIKI TAILERRA
 "Gaza Amal: Gazako Zerrendan emakume ausarten istoriotxoak" UNRWAk, Gazako emakumeen  egoerara hurbiltzeko eta estereotipoekin apurtzeko Susanna Martinek egindako komikia da.
Zatoz eta emakume gazatiarren bizitza koloreztatu ezazu. 
      Gipuzkoa Solidarioaren txokoan parte hartzen duten ELKARTEAK

Nagusilan (Adineko pertsonen elkartea)

UNRWA (Palestinar errefuxiatuen agentzia) 

SOS Arrazakeria

Hotz Oñati

Hermansoloña Elkartea

Cáritas-Oñati

      Aztarna Solidarioaren III.      ARGAZKI RALLYA

Kilometroaren II Aztarna Solidarioaren Argazki rallya. Ibilbidea bizipenez beteta dago; zure bizipen solidarioak jasotzera gonbidatzen zaitugu.

Argazki batean islatu ibilbidean  gehien gustatu zaizun Aztarna Solidarioa eta bidal ezazu.

Hiru onenak saria izango dute: Kulturen arteko Gastro-degustazioa Hermansoloña eta Caritaseko kideen eskutik. Argazki onenak Real Sociedadeko nesken kamiseta sinatua jasoko du ere.

 Aztarna Solidarioan aurreko ekimenetan izandako
irabazle eta finalistak ezagutzeko sakatu hemen.
 
   
Aztarna solidarioaren III. Argazki rally-aren OINARRIAK eta IZEN-EMATEA
      Oinarriak EUOinarriak Tiqueta EU 1Izen-emate sarbidea
       

       

 
 
TOP