cabecera EU

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa hirugarren sektore sozialeko erakundeekin batera dago. Hori dela eta, Gipuzkoako edozein eremu publikoan erakundeek 2 edo 4 karpa jartzeko aukera duzue. Gehien axola zaizuena bakarrik egin dezazuen: zuen lana ezagutzera eman.

Entitateek karpak erabili ahalko dituzte 2022ko apiriletik urrira bitartean, biak barne.

Oinarriak ikusteko sakatu hemen

// KARPEN DESKRIBAPENA

Neurriak: 3 x 3 metro bakoitza

Karpak doan ematen dira bi formatutan:

  • .-Lehen formatua: 2 karpa.
  • .-Bigarren formatua: 4 karpa

Karpa bakoitzeko mahai bat eta hiru aulki lagako dira.

Entitateek bakarka edo Gipuzkoa Kutxa Solidarioko beste erakunde batzuekin batera erabiltzeko eskatu dezakete.

Karpak erakunde bat baino gehiago aldi berean erabiltzea aurreikusten duten eskaerek lehentasuna izango dute.

// NOIZ EGIN ESKAIZUNA

Egutegian erakunde bakoitzak aukeratu duen egun bakar bat erreserbatu dezake, dagokion galdetegia bete behar da.

.-Eskaerak egiteko egunak hauek izango dira: 2022ko martxoaren 14ko goizeko 8:00tik, 2022ko martxoaren 29ko eguerdiko 14:00ak arte.

Izen ematea egiteko galdetegi hau bete behar da, bide hauetako bat erabiliz;

// EBAZPENA

Aurrekontu mugatua duen zerbitzua da. Ebazpena eskaera guztiei (onartutakoei zein ukatutakoei) jakinarazi zaie posta elektronikoz, 2022ko apirilaren 6ean, 12etatik aurrera.

Vertical 2

 

// ESKAERA ONARTUTAKOAN

Erakunde eskatzaileak Kutxa Fundazioarekin hitzarmen-dokumentua sinatu beharko du, eta, ekitaldia baino 20 egun lehenago, gutxienez, dokumentazio hau aurkeztu:

- Erakunde eskatzaileak, karpa eremu publikoan jartzeko behar diren administrazio-baimen guztiak.

- Gune publikoarean erabileraren baimena.

- Erantzukizun zibileko asegurua.

150 €-ko fidantzaren agiria

Fidantza horren xedea materialean sor daitezkeen kalteak estaltzea da. Gertaera egin eta kalterik izan ez bada, fidantza itzuli egingo zaio entitateari.

TOP