karpak 2022 cabecera EU

Gipuzkoa Kutxa Solidarioak Gipuzkoako elkarte-sarearekin bat egiten du.
Hirugarren sektore sozialeko erakundeen eskura jartzen dugu 2 edo 4 karpa jartzeko aukera, edozein eremu publikotan, Gipuzkoako gizarteak Gipuzkoako erakundeek egiten duten lan sozial garrantzitsua ezagut dezan. Programa 2022ko apiriletik urrira bitartean gauzatuko da.

Zerbitzua eskatzeko oinarriak eta prozesua ikusteko: Sakatu hemen

 

 
COLLAGE CARPAS 2

2022an babestutako sentsibilizazio-ekitaldiak

Karpa laranja     2022/04/10: SOS ARRAZAKERIA. -DONOSTIA-KORRIKAREN EGUNA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena: Apirilaren 10ean Donostia izan zen Korrika 22ko azken etapa. Hori dela eta, AEKk aukera eman zion SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOAri bere sentsibilizazio lana erakusteko Elkarteen Azoka izeneko gunean. SOS Arrazakeria Gipuzkoak 10:00etatik 18:00etara aprobetxatu zuen ekitaldia, arrazismoaren aurkako bere proiektuen berri emateko eta bazkideak lortzeko.
    20220410 SOS KORRIKA Argaziak 1
      20220410 SOS KORRIKA Argaziak 2
    20220410 SOS KORRIKA Argazia 3

Karpa laranja     2022/05/07: BIZI BIDE. -DONOSTIA- SENTSIBILIZAZIO ZENTRALAREN SINDROMEA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena: Sentsibilizazio Zentraleko Sindromeetako gaixotasunen nazioarteko eguna ospatzea. Patologia horien berri emateko, informazio dokumentala emango da.

     

      • BIZI BIDEk sentsibilizazio zentraleko sindromeen izenpean jasotzen diren gaixotasunen berri emango digu, eta, egun horretan, Donostiako Lyndi Hop taldeak dantza bat eskainiko dio Donostiako Boulevardeko kioskoaren inguruan, sentsibilizazio lana bultzatzeko.
    20220407 BIZI BIDE 1
      20220407 BIZI BIDE 2
    IMG 20220507 WA0001 Bizi bide 3

Karpa laranja     2022/05/14: EGOAIZIA. -EIBAR- BIDEZKO MERKATARITZAREN MUNDU EGUNA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena:  Bidezko mrkataritzaren mundu eguna ospatzen dela eta egitarau zabala prestatu da, Eibarren kontsumo arduratsua, kritikoa eta eraldatzailea sustatzeko.

     

      • EGOAIZIA  erakundeak jasangarritasunaren ezagutzara eta bidezko merkataritzarekiko konpromiso-harremanetara hurbiltzen gaitu. pobreziaren eta planetaren jasangarritasunaren aurkako borrokaren alde. Aldaketa handiak beti ekintza txikiekin hasten direlako.
    Egoaizia 5
      Egoaizia 2
    Egoaizia 4

Karpa laranja      2022/05/20: ELKARREKIN KOP. TXIKIA. -DONOSTIA- KULTUR ANIZTASUNAREN EGUNA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena: "NIRE LURRA, KULTUREN ARTEKO BEGIRADA" erakusketaren inaugurazioa egingo da. Ekimen honen bidez, arteak komunitatea eraldatzeko duen potentziala aprobetxatu nahi da, eta Donostiako kultura-aniztasuna balioetsi, ikusarazi eta kultura desberdinetako pertsonen arteko elkarreragina sustatu.

     

    • ELKARREKIN KOPERATIBA TXIKIA elkarteak Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna maiatzaren 20an ospatzea proposatu du. Horretarako, hainbat jatorritako argazkilariek egindako 12 argazki aurkeztu ditu (tamaina handian). Argazki horiek elkarrizketan oinarritu dira, eta kultura-aniztasunaren arloan lan egiten duten hainbat jatorritako elkartetako kideekin aurrez topo egin dute.

     

    • Elkarrizketaren gai nagusia “Nire lurra” izango da. Argazkilariak eta elkarteetako kideak inauguraziora joango dira eta beren esperientzia eta gogoetak hurbilduko diren pertsonekin partekatuko dituzte. Gainera, beren elkarteari buruzko informazioa partekatzeko aukera izango dute. Ikastetxeek ere parte hartuko dute ekimenean, eta egun horretan bertan azalduko dute kultura-aniztasunaren inguruan sortu duten arte-instalazioa.
      Elkarrerkin 1
        Elkarrerkin 2
      Elkarrerkin 4
      Elkarrerkin 5
      Elkarrerkin 6
      Elkarrerkin 7

Karpa laranja      2022/05/28: PAUSOKA. -HERNANI- PAUSOKA EGUNA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena : Pausoka eguna 10. urteurrenarekin bat dator aurten. Egingo diren jardueren artean eskulanen tailer bat dago. Bertan, premia bereziak (mugikortasun murriztua dutenak edo ez dutenak) dituzten haurrek eta haur neurotipikoek parte hartu ahal izango dute. Egun bat partekatzeko.

     

      • PAUSOKAK fisioterapia-zerbitzuen bidez aniztasun funtzionala duten adingabeen aukera-berdintasuna lortzeko egiten dituzten ahalegin guztiak ezagutzera bultzatzen gaitu.
    Pausoka 1
      Pausoka 2
    Pausoka 3

Karpa laranja      2022/07/09: TEL EUSKADI. -ELGOIBAR- URAZANDI AUZOKO FESTAK

  • *.-Egingo den gertaeraren deskribapena: URAJAI Elkarteak (Urazandi auzoko jaiak antolatzeko Elkartea) antolatutako Elgoibarko Urazandi auzoko festen erakargarrienetako bat garai hartako autoen erakusketa izango da, Ermuako Ibilgailu Klasikoen Kultur Elkartearen laguntzarekin. Erakusketa honen onurak TEL-Euskadiri emango zaizkio.

     

      • TEL EUSKADIk Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoaren berri emateko eta horren inguruan sentsibilizatzeko jardunaldia probestuko du. Haurrek beren dinamikak (ipuin-kontalariak, eskulanak, aurpegiak margotzea...) izango dituzten arreta-postua izango dute, eta haiekin doazen pertsona helduek TELari eta haren xedeari buruzko informazioa jasoko dute.
    TEL EUSKADI 20220709 1
      TEL EUSKADI 20220709 2
    TEL EUSKADI 20220709 3

Karpa laranja      2022/09/25: BEGISARE. -DONOSTIA- ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

  • *.-Egingo den gertaeraren deskribapena: Gizarteari ikusmen baxuarekin eta haren prozesuekin zerikusia duten diagnostikoek duten esanahia ezagutaraztea da kontua. Sufritzen duten pertsonekiko ezagutza eta enpatia sortzea, eta gizarte integratzaileagoa eraikitzea.

     

      • Egun horretanBEGISAREek espazio bereiziak proposatzen dizkigu: sentsibilizazioa, TBV bereizgarriak erosteko denda, dirua biltzeko taberna, prezio sinbolikoen bidez, txarangarekin eta speaker batekin, giroa animatzeko.
    begissare 2022 09 25 1
      begissare 2022 09 25 7
    begissare 2022 09 25 3
    begissare 2022 09 25 5
    begissare 2022 09 25 4
    begissare 2022 09 25 8

Karpa laranja      2022/10/01: FASFI. -DONOSTIA- HEZKUNTZA ERALDATZAILEIA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena: FASFI elkarteak, ekitaldi publiko eta partehartzailea antolatu nahi du, gizartea informatu, sentsibilizatu eta kontzientziatzeko. GJHen inguruko tailerrak egongo dira, FASFI 2021 -2022 tutoretzaren bidez. Euskadiko GGKEen koordinakundeak antolatutako "Kontura Tú" kanpainaren online jokoa zabalduko da,  KHAOS FASFIren laguntzarekin, Mozambikeko Proiektu bat babesten duen elastikoak salgai, 2023ko FASFI proiektuak ezagutzera eman, etab.

     

      • FUNDACIÓN AYUDA SOLIDARIA HIJAS DE JESÚS ek nazioarteko lankidetzan arloan FASFIren lana ezagutarazi nahi duten ekintzen berri emango digu, eta Gipuzkoan zein nazioartean bolunttarioak egitera animatuko gaitu. Hezkuntza trasformatzaileak inspiratuak, eta jasangarritasunaren eta eniztasunaren errespetuaren printzipioak dituztenak.
    FASFI 8
      FASFI 14
    FASFI 3
    FASFI 4
    FASFI15
    FASFI 5

Karpa laranja     2022/10/08: ASPACE. -DONOSTIA- ASPACE EGUNA

  • *.-Egingo den gertaeraren deskribapena Aspace Eguna. 50. urteurreneko ospakizunen amaiera / Ekitaldi instituzionala..

     

      • ASPACE -K Bere moduko erakundeek azken 50 urteetan egin duten lan garrantzitsua aitortzera bultzatzen gaitu, hiriak eta giza kokalekuak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izan daitezen
    ASPACE 1 1
      ASPACE 1 2
    ASPACE 1 3

Karpa laranja     2022/10/16: BIHOTZEZ. -ZARAUTZ- ZARAUTZ BIHOTZEKIN

  • *.-Egingo den gertaeraren deskribapena Bihotzezen aldeko elkartasun lasterketa Zarautzen.

     

      • BIHOTZEZ "Zarautz Bihotzarekin" lasterketa eta ibilaldi solidarioa izango da. Urriaren 16an, lasterketa solidarioa egingo dugu sortzetiko kardiopatia duten pertsonen alde. Hala, gaixotasunaren inguruan interesa duen pertsona oro sentsibilizatuko da, hurbiltzen den orori informazioa emango zaio,  10:00etatik 14:00ak arte. Informazio guztia hemen aurkituko duzu: www.herrikrosa .eus
    BIHOTZEZ.1
      BIHOTZEZ.2
    BIHOTZEZ.3

Karpa laranja      2022/10/22: BIZIKLETAZ ADINIK EZ. -DONOSTIA- MUGIMENDUAK ETA GOZATZEAK EZ DUTE ADINIK

  • *.-Egingo den gertaeraren deskribapena:  Informazio-postu bat  jarriko da Cervantes plazan BIZIKLETAZ ADINIK EZ egiteko xedeari buruz gizartea sentsibilizatzeko. Erakundearen jabetzako trizikloetan bi kokaleku horien artean joan-etorriak eginez, urte osoan adinekoentzat egiten diren ibilbideak ezagutarazteko, beste erakunde batzuekin lankidetzan.
TOP