cabecera

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak #covid19laguntzak bilaketa-biltegia jarri du martxan.

Atariaren helburua COVID-19ren inpaktuari aurre egiteko eskuragarri dauden laguntzei buruzko informaziorako sarbidea erraztea da. Langabeziaren, diru-sarreren murrizketaren, etxebizitzaren, kontziliazioaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloetan aktibatu diren prestazioak aurkitzeko aukera ematen du bilatzaileak. Gordailua pixkanaka eguneratuko da, eta Gobernu zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek abian jarritako laguntzak, prestazioak, atzerapenak eta salbuespenak kontsultatzeko aukera ematen du.


cabecera

Etxetik, halaber, informazioa jaso eta sare batean parte har dezakezu, APP baten bidez. Horren helburua da koronabirusari eusten lagunduko duen HERRITARR-SARE bat eratzea, eta sare hori prebenitzen, detektatzen eta segimendua egiten laguntzea. Horrela funtzionatzen du APP honek.


cabecera

Munduko Osasun Erakundeak (OME) WhatsApp bidezko informazio-kanal automatizatua du gaztelaniaz, #coronavirusari #COVID19 buruzko galderei erantzuteko. Bidali "Hola" zenbaki honetara: +41 22 501 76 90

OME (whatsapp kanala) Bidali "Hola" +41 22 501 76 90 zenbakira

TOP