HERNANI
Urtarrilak 13 (11:30-14:30) - Gudarien Plaza
Elkartasuna eta gastronomia uztartzen dituen proiektua da Zaporeak. Hernanik bezala, Etiopiako Wukro herriarekin lotura estua dute Zaporeak proiektuko kideek. Aurten haiek zabalduko dute Txotx denboraldia Hernanin.
Hernaniko Txotx Mahaiak proposatuta, Zaporeak Proiektuak irekiko du 2018ko txotx denboraldia Hernanin. Zaporeak Proiektuak Wukron egin zituen lehen urratsak eta, Hernanik bezala, aspaldiko harremana du Etiopiako herri horrekin.
Izan ere, Zaporeak Proiektuak 2011n eman zituen lehen pausoak: Etiopia-Utopia Fundazioarekin batera, Wukro (Etiopia) herrian elikadura eta sukaldaritzarekin lotutako ekimen batekin. Haren ondoren, bakarkako bidea hasi zuen Zaporeak Proiektuak. Wukron Gastronomia eta Sukaldaritza Eskola bat ire>...
HERNANI
Urtarrilak 13 (11:30-14:30) - Gudarien Plaza
Elkartasuna eta gastronomia uztartzen dituen proiektua da Zaporeak. Hernanik bezala, Etiopiako Wukro herriarekin lotura estua dute Zaporeak proiektuko kideek. Aurten haiek zabalduko dute Txotx denboraldia Hernanin.
Hernaniko Txotx Mahaiak proposatuta, Zaporeak Proiektuak irekiko du 2018ko txotx denboraldia Hernanin. Zaporeak Proiektuak Wukron egin zituen lehen urratsak eta, Hernanik bezala, aspaldiko harremana du Etiopiako herri horrekin.
Izan ere, Zaporeak Proiektuak 2011n eman zituen lehen pausoak: Etiopia-Utopia Fundazioarekin batera, Wukro (Etiopia) herrian elikadura eta sukaldaritzarekin lotutako ekimen batekin. Haren ondoren, bakarkako bidea hasi zuen Zaporeak Proiektuak. Wukron Gastronomia eta Sukaldaritza Eskola bat irekitzeko lanean ari da eta, bestalde, Greziako Chios irlan egoera larrian gelditu ziren errefuxiatuei eta horiek laguntzera joandako boluntario eta profesionalei elikadura bermatzen aritu dira hainbatetan.Finean, beharrean dauden herriekiko eta kolektiboekiko elkartasuna eta gastronomia uztartzea da Zaporeak Proiektuaren xedea.
Hernani herriak ere Wukro herriarekin lotura berezia du aspalditik. Bi herriak senidetuta daude eta Lankidetzarako diru-laguntzen bidez, Hernaniko Udalak sustatzen ditu herri horren garapenerako zenbait proiektu.
Denboraldiko egitaraua:
- Txotx denboraldiaren inaugurazioa. Gudarien plazan.
- 11:45-12:30 - Trikitilariak. Herriko kaleetan.
- 11:30-13:00 - Kirikoketa. Baztanen sagardoa egiteko modua azaltzen duen ikuskizuna: dolarea, prentsa, dantza…
- 12:00 - Kalez kale kantari. Plaza Berrian abiatu eta kalejiran Gudarien plazaraino
- 13:00 - Txalapartariak.
- 13:00 - Txotx irekiera ekitaldia. Omenduak: ZAPOREAK Proiektuko lan taldea.
- 14:30 - Bazkaria. Goiko Lastola sagardotegian.
________________________________________
El Proyecto Zaporeak une solidaridad y gastronomía. Al igual que Hernani, Zaporeak tiene una relación muy estrecha con Wukro (Etiopía). Por ello, este año serán quienes abran la kupela que simboliza el inicio de la temporada de txotx en Hernani.
A propuesta de la Mesa del Txotx de Hernani, una representación del Proyecto Zaporeak será la primera en degustar la sidra de kupela que abrirá la temporada 2018 de txotx en Hernani. El Proyecto Zaporeak comenzó su andadura en Wukro (Etiopía), un pueblo con el que Hernani tiene una relación muy estrecha.
Zaporeak, junto con la Fundación Etiopía-Utopía, desarrolló en Wukro una iniciativa consistente en ofrecer formación en cocina y alimentación con el fin de lograr una correcta nutrición y seguridad alimentaria de sus habitantes. Después emprendieron su camino en solitario y se metieron de lleno en el proyecto de crear una Escuela de Gastronomía y Cocina en Wukro. Asimismo, Zaporeak fue a la isla griega de Chíos, donde miles de personas refugiadas quedaron hacinadas sin poder pasar a Europa, para ofrecer comidas tanto a estas personas como a las voluntarias y profesionales que estaban allí prestando ayuda. La filosofía de Zaporeak es unir la solidaridad con los pueblos necesitados con la gastronomía.
Hernani y Wukro tienen un lazo muy especial desde hace tiempo. Ambos pueblos están hermanados y, por medio del Departamento de Cooperación, impulsa varios proyectos para el desarrollo de Wukro.
Inauguración de la temporada de Txotx en Gudarien plaza
- 11:45-12:30 - Trikitilariak. Herriko kaleetan.
- 11:30-13:00 - Kirikoketa. Recreación del modo de elaboración de sidra en el Baztan: lagar, prensa, danza.
- 12:00 - Kalez kale kantari. Kalejira Plaza Berria-Gudarien plaza.
- 13:00 - Txalapartariak.
- 13:00 - Acto de inauguración. Homenajeadas/os Proyecto ZAPOREAK
- 14:30 - Comida. Goiko Lastola sagardotegia.