HERNANI
Irailak 25 (18:00-20:00) - Kulturarteko Plaza Feminista
SETEM Hego Haizeak zenbait euskal udalerritan egingo duen jarduera-zikloa aurkezten du. Xedea gerraren eta haren ondorioen finantzaketan bankak daukan erantzukizuna salatzea eta bakearen alde biztanleria antolatzeko deia egitea da.
Hitzaldia: Emakumeak gatazka-egoeretan (gazteleraz) - Hitzaldi honetan emakumeek gatazka armatuetan duten papera (ez bakarrik biktima gisa, baita erresistentziako eragile gisa ere), giza eskubideen ikuspegidun kazetaritza eta istorioak errespetutik eta duintasunetik kontatzeko beharra izango dira mintzagai. Ikusezin bihurtu diren indarkeriak dokumentatzeko moduari buruzko esperientziak partekatuko dira — esaterako, sexu-indarkeria gerra-arma gisa erabiltzea edo bake-prozesuetan emakumeak baztert
...HERNANI
Irailak 25 (18:00-20:00) - Kulturarteko Plaza Feminista
SETEM Hego Haizeak zenbait euskal udalerritan egingo duen jarduera-zikloa aurkezten du. Xedea gerraren eta haren ondorioen finantzaketan bankak daukan erantzukizuna salatzea eta bakearen alde biztanleria antolatzeko deia egitea da.
Hitzaldia: Emakumeak gatazka-egoeretan (gazteleraz) - Hitzaldi honetan emakumeek gatazka armatuetan duten papera (ez bakarrik biktima gisa, baita erresistentziako eragile gisa ere), giza eskubideen ikuspegidun kazetaritza eta istorioak errespetutik eta duintasunetik kontatzeko beharra izango dira mintzagai. Ikusezin bihurtu diren indarkeriak dokumentatzeko moduari buruzko esperientziak partekatuko dira — esaterako, sexu-indarkeria gerra-arma gisa erabiltzea edo bake-prozesuetan emakumeak baztertzea —, eta kazetaritzak giza sufrimenduaren aurrean duen erantzukizunari buruzko gogoeta egingo da.
Hizlariak:
Mónica García Prieto nazioarteko korrespontsalietan espezializatutako kazetari espainiarra da. Ekialde Ertaineko, Asiako eta Kaukasoko gatazkak kontatu ditu El Mundo eta Periodismo Humano bezalako komunikabideentzat. Hainbat sari jaso ditu, hala nola José Couso eta Cirilo Rodríguez sariak, giza eskubideekin egindako lanagatik eta hartutako konpromisoagatik.
Irene Zugasti politologoa eta kazetaria, Nazioarteko Harremanetan, Segurtasunean eta Genero Politiketan espezializatu da, emakumeari eta gatazka armatuari buruz lan eginez, eta administrazio publikoan berdintasun-politiketan teknikari gisa egindako lana ikerketa-, prestakuntza- eta komunikazio-proiektu feministekin konbinatzen du. Zutabegile gisa kolaboratzen du hainbat komunikabidetan, eta berdintasun-teknikaria da.
Jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetan tokia hartu behar da. Ikusi HEMEN programazio guztia.
HERNANI
25 de septiembre (18:00-20:00) - Kulturarteko Plaza Feminista
SETEM Hego Haizea presenta este ciclo de actividades, que tendrá lugar en varias localidades vascas, para denunciar la responsabilidad de la banca en la financiación de guerras y sus consecuencias e invitar a la ciudadanía a organizarse por la paz.
Charla: Mujeres en conflicto - En esta charla se conversará en torno al papel de las mujeres en conflictos armados (no solo como víctimas sino también como agentes de resistencia), el periodismo con enfoque de derechos humanos y la necesidad de contar historias desde el respeto y la dignidad. Se compartirán experiencias sobre cómo han documentado violencias invisibilizadas —como el uso de la violencia sexual como arma de guerra o la exclusión de las mujeres en los procesos de paz— y se reflexionará sobre la responsabilidad del periodismo frente al sufrimiento humano.
Ponentes:
Mónica García Prieto es una periodista española especializada en corresponsalías internacionales. Ha cubierto conflictos en Oriente Medio, Asia y el Cáucaso para medios como El Mundo y Periodismo Humano. Ha obtenido varios premios como el José Couso y el Cirilo Rodríguez debido a su labor y compromiso con los derechos humanos.
Irene Zugasti: Politóloga y periodista, se ha especializado en Relaciones Internacionales, Seguridad y políticas de Género, trabajando sobre mujer y conflicto armado, y combina su trabajo como técnica en políticas de igualdad en la administración pública con proyectos de investigación, formación y comunicación feminista. Colabora como columnista en varios medios de comunicación y es técnica de Igualdad.
Todas las actividades son gratuitas, pero en alguna de ellas hay que reservar plaza. Consulta AQUÍ la programación completa.
SETEM Hego Haizea