felix1

Lankidetza eta Garapena

Giza garapena, integrala eta endogenoa (Pakistan)

Felix Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du.

Elkartasunean mendia bide Erakundeko kide diren pertsonek naturarekiko eta, bereziki, mendiarekiko pasioa eta errespetua dute ezaugarri, eta horietako gune bat da Baltistan, Karakorum mendimultzoaren barruan; bertan 6.000 metrotik goragoko munduko mendi gehien daude, eta baita zortzimilakoetako lau ere. Fundazioaren lanean edonon ageri dira mendizaletasunean tradizionalak izan diren baloreak: elkartasuna, lankidetza, natura errespetatzea, irmotasuna, adorea, gogor lan egitea eta baikortasuna.

2001. urtean sortu zenetik, Fundazioak garbi izan du bere helburua laguntza jasotzen duen eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskaintzea izan dela, gizon eta emakumeentzat berdintasunezkoa izango den garapen ekonomikoko eredu propio eta iraunkorra sustatu eta kudea dezaten han bertan. Eginkizun hori aurrera eramateko tokiko erakundeak Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM) du izena, eta Hushe bailarako pertsonek osatzen dute. Fundazioaren zutabeetako bat giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala eskaintzea da, hori baita herritarren garapen sozio-ekonomikoa lortzeko gakoetako bat, eta baita bailarako emakumeak ahalduntzea lortzeko tresnetako bat ere.

Felix Baltistan Fundazioan erabat sinisten dugu garapen endogenoan, hau da, komunitateak berak sustatu eta kudeatutakoan, dituen gaitasunak oinarri hartuta, Iparraldeko herrietan egoki jotzen ditugun garapen-errezetak alde batera utzita.

Azken gertaerak

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2019 urria 18, 19:00

Amaitu zen: 2019 urria 18, 20:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2019 maiatza 23, 20:30

Amaitu zen: 2019 maiatza 23, 22:30

EGUN 1+
  • Iragandakoa

Hasi zen: 2021 otsaila 1, 01:00

Amaitu zen: 2021 martxoa 31, 00:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 urtarrila 22, 21:00

Amaitu zen: 2020 urtarrila 22, 23:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2019 uztaila 1, 00:00

Amaitu zen: 2019 iraila 30, 23:59

TOP