EZ DADILA PLAN ONIK FALTA ETXEAN

Aparteko egoeretan aparteko ekimenak sortzen dira.


cabecera

Kutxa Fundazioko areto eta guneak itxita dauden bitartean, guk hainbat proposamen ditugu zure etxean gozatzeko eta gu hobeto ezagutzeko.

Street View-a erabiliz Kutxa Ekoguneko Baratza Eskola bisitatu dezakezu. Bazter guztietara sartu ahal izango zara eta bertan ditugun baratzeko arauak irakurri edota intsektuen hotela ezagutu.

Gehiago irakurri

Honez gain, Explore 3D sistemaren bitartez, Kutxa Ekoguneko Haur Parke barnean ere sartu zaitezke eta hau ondo ezagutu, egunen batean etxeko txikiekin gu bisitatzera etortzeko.

Gehiago irakurri

cabecera
cabecera

Explore 3D sistemaren bidez, Kutxa Kultur Plazara, Terrazara, Ruiz Balerdi aretora edo gure ikasgeletara bisita birtuala egiteaz gain, Kutxa Kultur Klubera sar zaitezke eta zuk nahi duzun txokoa ezagut dezakezu: bertan ditugun ekipoak, kamerinoak, eszenatokia…

Gehiago irakurri

Honez gain, QR hauen bitartez, orain itxita ditugun bi erakusketetan dauden obra guztien informazioa zure esku jarri nahi dugu: Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean, Kubo-kutxa aretoan, eta Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez, Kutxa Kultur Artegunean.

cabecera

Leihotik zerua ikustera animatzen gaitu Eureka! Zientzia Museoa. Zer planeta eta konstelazio ikus daitezkeen zeruan apirilaren erdialdera arte azaltzen digute, eta noiz ikusi ahal izango dugun Nazioarteko Espazio Estazioa.

Gehiago irakurri

Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean erakusketak Goyak gure garaiko artean oraindik daukan eragin handia ezagutzeko aukera ematen du.
Erakusketa ikusterik izan ez duten guztientzat eta esperientzia errepikatu nahi dutenentzat erakusketaren bideo hau uzten dizuegu.

Gehiago irakurri

goya erakusketa

Gomendatutako beste plan batzuk

 

Horrelako ekimenak ezagutzen badituzu.... bidali gure gipuzkoasolidarioa@kutxa.eus  posta elektronikora eta kontatuko ditugu.  Partekatu berri hau  WhatsApp icon ikonoaren bidez, egin klik ikonoaren gainean segundo batzuk, eta, azalt

TOP