Eureka! Zientzia Museorako sarrerak

 

eureka artikulua

Gipuzkoa Kutxa Solidarioak elkarteen bizitza asoziatiboa bultzatu nahi du eta horretarako, 2019.urterako esperientzia berri bat du, elkarteei Eureka Zientzia Museoa banaka nahiz taldeka bisitatzeko aukera ematea!

Eguneko 10 pertsona arte elkarrekin joateko aukera ematen duten sarrerak ditugu.

GIPUZKOA KUTXA SOLIDARIOko plataformaren barne dauden elkarteek urteko edozein egunetan museoa bisitatu ahal izango dute, betiere museoko egutegia eta disponibilidadea kontuan hartuta.

Eskakizuna gutxienez astebeteko aurrerapenerekin egin behar da. 

Sistema erraz baten bitartez banaka zein taldekako eskakizuna egin ahal izango da; horretarako, plataforman erabiltzen diren erabiltzaile izena eta pasahitza erabiliz. Museora sartu ahal izateko, sarreran, posta helbidera aste bat lehenago bidaliko den dokumentua aurkeztu beharko dada. Dokumentu hau gabe ezin izango da dohainik museora sartu.

Gerora, elkarteek, bisita baloratzeko galdetegi bat jasoko dute.

 ERRESERBA EGIN

EUREKAKO ORDUTEGIA IKUSI

EUREKAKO EKIMENAK IKUSI (IRTEERA PRESTATZEKO)

TOP