eskerrik asko

Komunikazioa hain garrantzitsua den garai hauetan, GIPUZKOA SOLIDARIOA buletina da, Gipuzkoako  Hirugarren Sektore Sozialeko elkarteek egiten dituzte jardueren berri ematen duen,  bozgorailutako bat da.

Elkartasuna, berdintasuna, inklusioa eta aniztasuna sustatzen dituen ekimenen mundua, beste baloreen artean, astero, hurbilago.

Uda atarian dagoenez hau da denboraldi honetako azken buletina.
Zure txanda da, nonahi zaudela ere, zure Aztarna Solidarioa zabaltzeko.
Irailean itzuliko gara. ESKERRIK ASKO, IRAKURLE!!!

web
ZER DA GIPUZKOA SOLIDARIOA 

2011 urtean abian jarri den kanal anitzeko plataforma da. Kutxa Fundazioaren ekimena. Topagune digitala da.
Elkartasuna, boluntarioak gizartearen parte-hartzea eta elkarteen sarearen ikusgarritasuna sustatzea, eraldaketa digitala bultzatuz, da helburua. 

Web orriak, blogak eta sare sozialek( Youtube, Facebook, Twitter, Instagram) osatzen dute plataforma. Elkarteen ekimeak ezagutu eta bultzatzea klik batean. Gipuzkoako Hirugarren Sektore Sozialeko gainetan interesa duten pertsonek bilatzen duten informazioa eskura dezaten.

Sartu zeuk ere plataformako kanaletan! Ezagutu eskeintzen dituen aukera guztiak. Eman aurrera pausu bat!

web
www.gipuzkoasolidarioa.info WEB ORRIA 

www.gipuzkoasolidarioa.info Gipuzkoako elkartasunaren etxea.
Alde batetik, Gipuzkoako Hirugarren Gizarte Sektoreko elkarteei buruzko informazio eguneratua ematen die gai honetan interesa duen pertsona orori.

Informazioa eta dokumentazioa elkarteek ematen dute zuzenean. Agenda Solidarioa, Huella Solidaria (COPE Euskadi) programaren podcast-ak, bideo eta irakurketa gomendatuak,.... eta aukeran abar luze bat.

Bestetik, bertan erregistratzen diren elkarteei profil digital autonomoa eskaintzen die.
Intraneta du osatzen duten 200 elkarteentzat baino gehiagorentzat: Kidegunea. Non zerbitzu , trebakuntza espezializatu eta aholkularitza digitalerako sarbidea aurkitu dezaketen.

Orria etengabe berritzeko prozesuan murgilduta dago, eta intuitiboa eta erabilgarria da. SARTU 



REDES SOCIALES
SARE SOZIALAK ETA BLOG-A 

Sare sozialak, informazia transmititzeko duten azkartasunagatik, eskura ditugun komunikazio-tresnarik eraginkorrena dira. Testuak, irudiak eta bideoak modu erraz eta partekatuan zabaltzeko aukera ematen dute.

Gipuzkoa Solidarioak horien erabilera erraztu nahi die pertsona guztiei.
Horregatik, haiek ezagutzera eta gure elkartasun- komunitate zabalaren parte izatera animatzen zaituztegu. Jarraitu iezaguzu YOUTUBE gure kanalean, anima zaitez INSTAGRAMen gu ikustera! FACEBOOK ikusi duzu? Ezagutzen duzu gure TWITTER kontua?

Sareetan saretzeko beldurra galtzeko tutoretza-bideoak ditugu. Anima zaitez!

Halaber, eduki digitalak sortzeko, BLOG bat bultzatzen dugu: elkarteen ekimenei buruzko erreportaje interesgarriak, beraien gunea aurkitzen dute.
 

AZTARNAsolidarioa newsletter
AZTARNA SOLIDARIOA 

AZTARNA SOLIDARIOA elkarri begiratzeko begirada da, pertsona hauskor, zaurgarri eta konplize gisa artikulatzen gaituena. Gure berezitasun osoan partekatzeko eta partekatzeko dugun jarrera da.

Guztiok gara aldaketarako eragileak.

Gure jarrerak eta harremanak ongizate komunaren eragile esanguratsuak izan daitezke. Bizitza guztiak ahalbidetzen dituen mundu batean bizitzea, merezi duen bizitza sortzen laguntzen du.

Pandemiaren krisiaren ondorioz, agerian gelditu da harremanen, sektoreartekotasunaren multiagentziaren eta  kultura feministaren garrantzia. Mundu bizi batean sinisten dugu.

Sareak sortzea, elkarlana eta konplizitatea dira oinarria. 
Aztarna uzten dute.

Zabaldu zure aztarna Solidarioa.
AZTARNA SOLIDARIOA, gainditzen gaituen elkartasun arrastoa.

TOP