Gipuzkoa Solidarioa, ERREALAREN egunean
Ekainaren 12an, igandea, Real Sociedad Fundazioaren eguna ospatuko da. Gogotsu dator. Beharturiko bi urteko geldiaren ostean, 2022ean seigarren edizioa ospatuko da. Aurreko urteetan bezala, parte hartzeko aukera izango dugu.
Giro polit eta alaiean elkarteak egiten duten lana ikustarazteko egun zoragarria bihurtu da Real Sociedad Fundazioaren eguna azkeneko urteetan!
Real Sociedad Fundazioa, Gipuzkoa Solidarioarekin bat dator. Hau dela eta, ekitaldira hurbiltzen diren haur eta helduek, egunean zehar dauden beste ekintza dibertigarrien artean, gure jendartearen parte diren errealitate anitzak modu atsegin batean ezagutzeko aukera dute...
Zeuk ere bat egin! Hurbildu zaitez eta utzi zure Aztarna Solidarioa!
ESLEIPEN IRIZPIDEAK
Gipuzkoa Solidarioak, hainbat postu eskeintzen ditu gipuzkoasolidarioa.info-ko partaideentzako. Beti bezala, informazioa, modu dinamikoan azaldu behar da. Eskaera partekatuta egiten bada, aldez aurretik bi elkarteek horrela adostuta izan beharko da.
Eskaeren arteko hautaketa, honako irizpide hauek jarraituz egingo da:
- Bi elkarteen artean eskatu izana.
- Dinamika guztiz partehartzailea izatea.
- Ahalik eta jardun-arlo desberdinetakoak izatea.
- Euskararen erabilera sustatzea.
- Zerbitzua erabiltzen, lehenengo urtea izatea.
ORDUTEGIA
Goizeko 9:00etatik
arratsaldeko18:00etara
ESKAERA AUKERAK
Bi aukera daude:
Banaka: 9:00 - 18:00
Partekatuta:
a)9:00 - 13:30
b)13:30 - 18:00