Aurten ere, gure plataforma osatzen duzuen elkarteen lana ikustarazteko erakusketa bikaina sortzeko asmoa dugu. Batetik, era digitalean ikusi ahal izango dena eta bestetik, Donostiako Egiako Auzoko pasadizoan fisikoki jarriko duguna.

Erakusketako bi modalidate hauek behar bezala ateratzeko, beharrezkoa da elkarte bakoitzak gure plataformako perfilean dituen datuak eguneratzea. Izan ere, uztailaren 3tik aurrera, bertan dauden datuetatik abiatuko gara hurrengoak sortu ahal izateko:

 

  1. - Erakusketa Digitala sortzeko diseinuak egiteko.
  2. - Erakusketa fisikoa osatuko duten panelak eguneratzeko.
  3. - Aurten, elkarte bakoitzeko panel fisikoen ondoan jarriko ditugun kontaktu datuen txartelak sortzeko.

 

Beraz, sartu zuen perfileleko datuetan eta bertan adierazi elkartearen datu eguneratuak uztailaren 3a baino lehen:

 

Expo 19 datuak sarrera gipuzkoa solidarioa Utzi pantaila elkarteen atalak Boluntariotzaren onurak

TOP