Gipuzkoan, Kutxa Solidarioa zuekin gaude. Hori dela eta, erakundeen eskura jartzen dugu 2 edo 4 karpa jartzeko aukera egun batean, Gipuzkoako edozein eremu publikotan. Gehien axola zaizuena bakarrik bete dezazuen: zuen lana ezagutaraztea.

Entitateek karpak erabiltzen ahalko dituzte 2020ko martxotik urrira bitarte, biak barne.

// KARPEN DESKRIBAPENA

Neurriak: 3 x 3 metro bakoitza

Karpak doan ematen dira bi formatutan:

  • Lehen formatua: 2 karpa.
  • Bigarren formatua: 4 karpa

Karpa bakoitzeko mahai bat eta hiru aulki lagako dira.

Entitateek karpak banaka edo Gipuzkoa Kutxa Solidarioko beste erakunde batzuekin erabiltzeko lagatzea eska dezakete.

Lehentasuna izanen dute eskatutako instalazioa batera erabiltzea aurreikusten duten eskaerek.

// NOLA ESKATU KARPAK

Egutegian erakunde bakoitzak nahi duen egun bakarra erreserbatuz eta dagokion formularioa betez.

- Eskaerak egiteko egunak hauek dira: 2020ko otsailaren 10etik 19ra (14:00ak arte).

FORMULARIOA BETE

// EBAZPENA

Aurrekontu mugatua duen zerbitzua da. Ebazpena eskaera guztiei (onartutakoei zein ukatutakoei) jakinaraziko zaie posta elektronikoz, otsailaren 27tik 14:00tik aurrera.

// ESKAERA ONARTUTAKOAN

Erakunde eskatzaileak Kutxa Fundazioarekin hitzarmen-dokumentua sinatu beharko du, eta, ekitaldia baino 20 egun lehenago, gutxienez, dokumentazio hau aurkeztu:

150 €-ko fidantzaren agiriaFidantza horren xedea materialean sor daitezkeen kalteak estaltzea da. Gertaera egin eta kalterik izan ez bada, fidantza itzuli egingo zaio entitateari.

- Erakunde eskatzaileak, karpa eremu publikoan jartzeko behar diren administrazio-baimen guztiak:
         - Gune publikoarean erabileraren baimena.
         - Erantzukizun zibileko asegurua.

 

TOP