BUSCADOR EU
Eskerrik asko zure parte-hartzeagatik. Egin zaitez Boluntario! 
 
 
 
Horretarako zure izen abizenak, NAN-a zenbakia, helbide elektroniko eta telefono zenbakia,  eta zein elkartean nahiko zenuke bolondrez izan adierazik  gipuzkoasolidarioa@kutxa.eus helbidera mezua bidal diezagukezu eta Laster Gipuzkoa kutxa Solidarioak zurekin harremanetan jarriko da eskaera gauzatzeko.
 
 
 
Informazioa eta orientazioa jasotzeko GIZALDEra, Gipuzkoako Boluntariotza Zerbitzura, ere jo dezakezu. 
flecha01

Boluntariotza egitearen onurak, ugari dira!

Beneficios del voluntariado

Aleak, lur emankorra aurkituz gero, sustraitu eta loratu egiten dira: Gipuzkoa solidarioagoa egitera goaz. Denen artean, milaka ale zabalduko ditugu airera!

Beneficios del voluntariado

Bakardadea prebenitzen du
Pertsonak axola zaizkien pertsonez ingura zaitezen ahalbidetzen du.

Kirola gozatu
Beharbada zuretzat berriak diren teknikekin erronka harrigarriak gainditzen dituzten pertsonekin kirola egin eta gozatzeko aukera ematen dizu.

Horizonteak zabaldu
Horizonteak zabaldu eta jatorri desberdinetako pertsonekin hizkuntzak praktikatzen dituzu.

Metatutako esperientzia
Ezagutzaren transferentziako datu-baserik handienerako sarbide mugagabea ematen dizu: beste pertsona batzuek metatutako esperientzia.

Baliotan inbertitu
Burtsan kotizatzen ez duten baina mundua eraldatzen duten baliotan inbertitu ahal izango duzu: berdintasuna, justizia, inklusioa.

Autoestimua handitzen du

Ikusi ezazu zer egin duten elkarteek pandemia garaian

COVID-19 delakoaren aurkako elkartasun-aztarnak


cabecera

MASKARA-JOSTUNAK IRUNEN

Pertsona askok, batez ere emakumeek, beren ezagutzak eman zituzten eta artisau-maskara solidarioak egiten hasi ziren atsedenik gabe.

Horietako bat Tina Rodríguez izan zen, Irungo 72 urteko jostuna. Herri osoa lanean jarri zuen.

Gainera, semearen laguntzarekin, plataforma bat aktibatu zuen, eta, haren bidez, lankidetzan aritu nahi zuen pertsona orok eskura zezakeen fabrikazio-prozesuari buruzko informazio guztia, berak egiten zituen bideoen bidez.

Herriko Gurutze Gorriaren ordezkaritza arduratzen zen bilketa eta banaketaz.

ADOREA BALKOIETAN ZEGOEN

Garai gogor honetan zerbait aurkitu badugu, zalantzarik gabe, gure etxea bera izan da, eta, bereziki, balkoiak. Luxua izan zen kanpoaldearekin komunikatzeko gune irekia izatea.

Balkoiek eta leihoek benetako entretenimendu, akonpainamendu, errebindikazio, konplizitate…eta itxaropen-uneak ekarri zituzten.

cabecera
cabecera

MUSUTRUK / ART… ET AMORE

Sormenak, arteak eta bere protagonista, artista, sortzaile eta kultur sortzaileek gainezka egiten ziguten sentimendu eta emozioak bideratzen lagundu zuten. Beren sorkuntzetarako doako sarbidea eskaini zuten. Haien ekarpenak etengabeak eta eredugarriak izan ziren.

Dardara eragiten zigun kolore anitzeko argia izan ziren. Lehen lerroan egon ziren.

BIZILAGUNEN ARTEKO LANKIDETZA

Zaurgarritasun-egoeran eta berehalako beharrak dituzten pertsonei laguntzeko ekimen partikularrak sortu ziren.

Jende askok eman zuen denbora eta ahalegina guztion onerako, baita atariak eta bizilagunen sareak ere.

Jarduerak era askotakoak izan ziren: telefonoko laguntza, garbiketa lanak edo janariak eta botikak eramatea.

GUZTIENGATIK!

cabecera

 

TOP