
Harrera familiok behar duten adingabeei, familia eredu estrukturatua eta normalizatua eskaintzen diegu erreferentziazko irudi seguruekin. Egonkortasuna, laguntza eta afektua eskaintzen diegu hazteko, hezteko eta bizitzeko.
Beroa, honako uste sendoz sortzen da: harrera baliabidearen hobekuntzari begira familiek ematen dituzten zailtasunetan, aholkuetan, planteamenduetan, berrikuntzetan, etab.tan Administrazioarekin ordezkaritza eta bitartekaritza lana egiteko beharra asetzeko.
Horrekin lortu nahi duguna honakoa da:
- Harrera Familiei eta harreran hartzen dituzten adingabeei prozesuan zehar laguntzea.
- Zerbitzu eta interesezko jarduera ezberdinen eskaintzaren bitartez familia harrera prozesua erraztea.
- Familia gehiagok familia harreraren aukera planteatzera animatzeko helburuarekin hedapen eta sentsibilizazio kanpainak antolatu eta hauetan laguntzea.
Hau guztia lortzeko Elkarteak lau programa eta proiektu burutzen ditu:
-“Inplika-tu” Proiektua: sentsibilizazio sozialeko proiektua.
-“Loturak Sortuz” Programa: Formazio eta Informazio programa da, hiru proiektutan zatitzen dena:
-“Zuregatik, Haiengatik” proiektua: familiei zuzendutako formakuntzak. Ekintza eta jardunaldi ezberdinak antolatzen dira harrera familiei zuzenduak daudenak.
-“Jare” Proiektua: harreran dauden gazteei zuzendutakoa, beraien bizitza autonomorako oinarrizko gaitasunak eta ezagutzak garatzeko.
-“Ireki Begiak” Proiektua: Hezkuntza arloan formakuntza.
-“Irteerak!” Programa. Aisialdiko ekintzak, bi proiektutan banatzen dira:
-“Mugitu” Proiektua: haur eta nerabeei zuzendutako ekintzak dira, non hezitzaile talde batez lagunduak egoten dira, talde hau urte osoan zehar mantentzen delarik.
-“Family Plan” Proiektua: familiei zuzendutako ekintzak, hezitzaile talderik gabe.
-“Etxegorria” Elkarbizitza Gunea Proiektua: haur eta nerabeek beraien jatorrizko familiarekin dituzten bisitak burutzeko baliabidea da, bisitak dagokion entitateak gainbegiratzen dituelarik, harrera modalitatearen arabera.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2022 otsaila 4, 19:05
Amaitu zen: 2022 otsaila 4, 22:05
- Nabarmendua
- Iragandakoa
Hasi zen: 2020 abuztua 1, 00:00
Amaitu zen: 2020 iraila 30, 23:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2019 azaroa 9, 10:28
Amaitu zen: 2019 azaroa 9, 11:28
- Iragandakoa
Hasi zen: 2021 azaroa 23, 18:30
Amaitu zen: 2021 azaroa 27, 14:48