Captura de pantalla (39)

Haurrak eta Gazteak

Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea

Beroa elkartea Gipuzkoako Harrera Familiek osatzen dugu, harrera mota edozein izanik ere:

  • -soila,
  • -iraunkorra,
  • -profesionalizatua, etab.

Egun, denera, 86 familia bazkidek gara.

Beroa, honako uste sendoz sortzen da: harrera baliabidearen hobekuntzari begira familiek ematen dituzten zailtasunetan, aholkuetan, planteamenduetan, berrikuntzetan, etab.etan administrazioarekin ordezkaritza eta bitartekaritza lana egiteko beharra asetzeko. Horrekin lortu nahi duguna honakoa da:

  • -Harrera Familiei eta harreran hartzen diren adingabeek bizitzen duten harrera prozesuan lagundu. -Zerbitzu eta interesezko jarduera ezberdinen eskaintzaren bitartez familia harrera prozesua erraztea.
  • -familia gehiagok familia harreraren aukera planteatzera animatzeko helburuarekin
  • -Hedapen eta sentsibilizazio kanpainak antolatu eta hauetan lagundu.

Harrera familiok, erreferentziazko irudi seguruekin, familia eredu estrukturatua eta normalizatua eskaintzen diegu adingabeko pertsonei. Egonkortasuna, laguntza eta afektua eskaintzen diegu. Adingabeko pertsonen eskura jartzen dugu gure familia, hauek hazteko, hezteko eta bizitzeko eremua izan dezateen.

Gainera, EZ GAUDE BAKARRIK! Harrera familiek, harrerako prozesu osoan zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen baliabide jakin batzuk dauzkagu eskura, besteak beste, laguntza profesionala, laguntza ekonomikoak…

Azken gertaerak

EGUN 1+
  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 abuztua 1, 00:00

Amaitu zen: 2020 iraila 30, 23:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2021 apirila 20, 20:14

Amaitu zen: 2021 apirila 20, 23:14

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2019 azaroa 9, 10:28

Amaitu zen: 2019 azaroa 9, 11:28

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2019 azaroa 9, 09:00

Amaitu zen: 2019 azaroa 9, 10:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2019 urria 19, 10:30

Amaitu zen: 2019 urria 19, 11:30

TOP