Bainu Egokitua

Inklusioa, eskubide berdintasuna eta baliabideak erraztea dira erakundea identifikatzen duten baloreak eta Gipuzkoa Kutxa Solidarioak urte osoan hauen alde lan egiten du.

Gaur egun, aniztasun funtzionala duen pertsona batek bere inguruko edozein zerbitzu edo jardueratara aukera berdintasunean jotzeko oztopo askorekin topatzen baldin bada, hondartzan bainatu ahal izatea, kasurik gehienetan, ia ezinezkoa bilakatzen den jarduera da.

Hondartzetako azpiegituren oztopo fisikoak, hondartzera garraiatu behar izatea edota itsasoan modu autonomoan bainatu ezin izatearen ondorioz, jende asko, hain onuragarria den bainurik gabe gelditzea suposatzen du; bainu honek izan ditzakeen alderdi positiboetaz gozatzeko aukera izan gabe geldituz. Izan ere, itsasoko urak, onura terapeutikoak izan ditzake gaixotasun erreumatikoen, traumatologikoen, dermatologikoen eta arnasketa-sistemakoko gaixotasunen artean, besteak beste.

Horregatik, Kutxa Fundazioak, Gurutze Gorriarekin, Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Getariako Udalarekin batera, beste urte batez, beharra duten pertsonei itsasoko uretan bainatu ahal izatearen erronka bere gain hartzen dute eta bainu zerbitzuak osorik eskaintzen dituzte Donostia, Getaria eta Hondarribiako hondartzetan. Honetaz gain, bainu inklusiboa bultzatzeko bide honetan, Hondarribia, Donostiako Concha hondartzan, Getariako Malkorbe hondartzan, Zarautzen, Zumaiako Itzurun hondartzan, Deban eta Mutrikuko hondartzetan, bainurako baliabideak ere eskainiz (makulu anfibioak,adibidez).

Bainu egokitua 4Bainu egokitua 1
Erakunde partehartzaileak 

Gurutze Gorria,

Kirol Egokituaren Federakuntza,

Getariako Udala eta Balentziaga Museoa.

 

HONDARRIBIA

Datak: Uztailak 6tik abuztuaren 25era.

Ordutegia: egunero 11.00etatik 18.00etara 

Erreserba telefonoz egin behar da.

T. 651 902 666 . 

Info +

 playas@gkef-fgda.org

DONOSTIA

Datak: Uztailaren 1etik Irailarem irailaren 15era.

Ordutegia: 11.00etatik 13.00etara

Erreserba telefonoz egin behar da.

T.943 22 22 22 

Info +

 digabl@cruzroja.es

GETARIA

Ekainak 15etik irailak 15era.

 

Ordutegia: 11.00etatik 19.00etara

 

 Erreserba telefonoz egin behar da.

T. 610102872

zarautz@cruzroja.es 

 

TOP