Apirilak 8 - Ijitoen Nazioarteko eguna
"Gelem, gelem"
1971ko Apirilaren 8an, Munduko Romani Kongresuan, herri ijituen nazioarteko lankidetza bultzatu zen eta ijitu herriaren bandera eta kantu ofiziala den "gelem, gelem", ezarri ziren.
Gelem, gelem (euskaraz: ibili nintzen, ibili nintzen) esan nahi du, ijitu herriak milaka urtetan munduan zehar izan duen etengabeko ibilbidea adieraziz.
Gelem, gelem... mundu osoan barrena
Ijito herria munduko bost kontinenteetan barreiatuta dago, gehienak Europan daude, batez ere, Errumanian baina bai eta ere Espainian, Eslobakian, Bulgarian, Frantzian...
Beraien jatorria Indian dago, bertatik Europa osoa gurutzatu zuten, beraien kulturaren arrastoak utziz, Iberiar penintsularaino. XVI. mende hasieran ordea, ijitu herria zapaldua, jazarria eta kanporatua izan zen herrialde askotatik, jazarpen honen ondorioak gaur eguneraino pairatzen dituztelarik.
Ijituen alde Gipuzkoa solidarioan
FUNDACIÓN SECRETARIADO GITANO
Ijituen gizarte promozioa, errekonozimentua eta eskubideen alde