AEG Babes Pantailak2 EU

Euskadiko LHko ikastetxeak, arrazoi beragatik elkartuta.
COVID19 birusa mundu osoan zabaldu denez eta osasun-langileek babes-material gutxi dutenez, Tknikak (Euskadiko LHko Ikerketa Zentroak) ekimen bat abiarazi du: 3D makineria duten lanbide-heziketako zentroen ahaleginak batzea.

 

Keinu horrek susperraldi handia izan du, eta egunez egun handiagoa da hiru lurralde historikoetan parte hartzen ari direnen kopurua. Gaur egun, parte hartzen duten zentroak 19 dira Gipuzkoan, 23 Bizkaian eta 3 Araban. Guztiak, fabrikazio gehigarrirako materiala bildu dute, eta dituzten 3D inprimagailuak jarri dituzte martxan helburu bakar batekin: osasun-langileak kutsatu ez daitezen, pantaila babesleez hornitzea.

Joan den asteburuan zein diseinu izango zen egokia ondoren ospitaleetan erabiltzeko erabaki zen. Izan ere, parte hartzen duten zentroak babes-eredu bakarra inprimatzeko helburuarekin. Beraz, azken produktua babes-pantaila bat da, buruan jartzen den 3Dko oinarri baten gainean txertatzen dena.

AEG, Berrikuntza Profesionalen Eskola babes-material hori ekoizten laguntzen duen zentroetako bat da. Ikastetxe honek hainbat urte daramatza 3D inprimaketarako eskuragarri dauden materialak eta 3D makineria (etxeko tipologiakoak) ikertzen ehungintza arloan.

Unerik zailenetan, gizarte aliantza handiei esker emaitza handiak lortu daitezke.

 

Izena-eman edota informazioa lortzeko guneak:

Covide Euskadi:                                                                                                                                 covideuskadi.net

AEG, Berrikuntza Profesionalen Eskola:                                                                                                 www.aeg.eus

 

Horrelako ekimenak ezagutzen badituzu.... badali gure gipuzkoasoliarioa@kutxa.eus  posta elektronikora eta kontatuko ditu.

 

 
TOP