ARTICULO ADINBERRI EUS 1

“ADINBERRI”K 25 SAIO GEHIAGO ESKAINIKO DITU, KUTXA FUNDAZIOA ERAKUNDE LAGUNTZAILE BERRI GISA SARTUTA

"Adinberri"  saioaren lehen 25 atalek ETB1en izandako arrakasta dela eta, beste 25 atal ematea erabaki da ekainaren 16ra arte. Bigarren fase honetan, Kutxa Fundazioak ekimen honekin lankidetzan aritzea erabaki du. Ekimenaren helburua gizarteari zahartze aktibo eta osasungarrirako jarraibideak eskaintzea da; izan ere, jendea konfinatuta zegoenez, sedentarismo eta jarduera fisikorik ezaren tasa handiak detektatu ziren, batez ere adinekoen artean.

Ekimena Adinberri Fundazioak sortu zuen; COVID-19aren ondorioz larrialdi-egoera ezartzeak sortutako testuinguruaren barruan (horren bidez, biztanleriaren konfinamendu edo itxialdia agindu zen), sedentarismo handia eta jarduera fisikorik eza hauteman zituen, eta horrek eragina du egoera hori pairatzen dutenen, eta bereziki adinekoen, osasun fisikoan nahiz buru-osasunean.

Horregatik, EITB erakunde publikoarekin batera ekimen bat jarri zuen abian, eta ondorioz, herritarren konfinamendu edo itxialdiaren barruan, ariketa fisiko eta meditazio/mindfulnesseko 25 saioko serie bat eman zen, "Adinberri" izenekoa.

25 saio horiek ikus-entzule asko izan dituzte, batez beste 11.000 egunean, eta batzuetan 20.000 ere bai, hiru ordu-tarteotan: 08:30ean, 11:00etan eta 19:15ean. Ekimenak oso harrera ona izan duela erakusten dute datu horiek.

Bestalde, ekimenaren izaera irekia eta Adinberri Fundazioaren irabazi-asmorik eza ikusita, bost akordio sinatu ziren Gipuzkoako beste hainbeste tokitako telebistekin programa emititzeko, eta horrek hedapen edo zabalkunde handiagoa eman dio.

Kontuan izanda ekimenaren arrakasta kuantitatiboa eta kualitatiboa, euskal gizarteari egiten dion ekarpena eta alarma-egoera luzatzen ari dela, herritarrentzat esan nahi duen mugimendu-murrizketarekin, ADINBERRI Fundazioak egokitzat jo du adinean aurrera doazenen aktibazio fisiko eta mentala bultzatzen jarraitzea, konfinamendu-egoeran sedentarismo handia eta jarduera fisikorik eza pairatzen dituzte eta.

Hori dela eta, lehenengo 25 saioen emisioa amaitu ondoren, akordio batera iritsi dira ekimenarekin bat egin duten eta beren ekarpenak egin dituzten beste eragile batzuekin bigarren grabazio-fase bat martxan jartzeko: jarduera fisiko eta mindfulness atalak mantentzeaz gain, estimulazio kognitiboari buruzko hirugarren atal bat ere izango da, CITA-Alzheimer Fundazioko Ikerketa eta Terapia Aurreratuen Zentroaren laguntzarekin.

Programa berriak grabatzea interesgarria da ETBrentzat eta Adinberri Fundazioarentzat, eta beste eragile batzuk ere sartu dira, hala nola Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen Saila.

Emisio berriak 2020ko maiatzaren 19tik 2020ko ekainaren 16ra arte izango dira -gehi izan daitezkeen errepikapenak-.

 

flecha

Informazio gehiago:

Horrelako ekimenak ezagutzen badituzu.... bidali gure gipuzkoasolidarioa@kutxa.eus  posta elektronikora eta kontatuko ditugu.  Partekatu berri hau  WhatsApp icon ikonoaren bidez, egin klik ikonoaren gainean segundo batzuk, eta, azaltzen zaizunean, partekatu, egin ezazu nahi duzun kanaletik...

TOP