Zer da GipuzkoaSolidarioa?
Solidaritatea sustatzeko elkargunea, non …
… zerbait behar duenak hori eskaintzeko prest dagoenarekin harremanetan jar daitekeen (berrerabiltzeko materiala, ideiak, ezagutzak, adiskidetasuna, bolondres lanak egiteko denbora, emari ekonomikoak, eta abar)
… solidaritatearen arloko elkarteen lana ezagutzeaz gain beraiekin harremanetan jar daitekeen
… albiste solidarioen jarraipena egin daitekeen, blogean edo hilabeteroko boletinaren bidez
… ekimen solidarioen agenda kontsultatu eta elikatu daitekeen
GUZTIOK GARA LAGUNTZEKO GAI ETA GUZTIOK BEHAR IZATEN DUGU LAGUNTZA ALDI BEREAN
Gune nagusia hau bada ere, elkargunea kalera ere irteten da, azaroko GipuzkoaSolidarioa Jaialdia adibide.
Kutxa Gizarte Ekintzaren ekimena da hau.