
Arazo larria eta iraunkorra da. Lengoaiaren jabetzearen hasieratik agertzen da. Haurtzaroan eta nerabean jarraipena izaten du. Heldutasunean arrastoak gelditzen dira. Ulermen edo adierazpen arazo horiek ez dira gertatzen adimen urritasunagatik, edo urritasun sentsorial edo emozionalagatik, ezta garapenaren erabateko trastornorik ere. Lengoaiaren funtzioekin lotutako arazoa da. Garaiz igartzen ez bazaio minusbaliotasun larria sor dezake. Adin txikien artean ez da erraz antzematen. Ikusezintasun horren ondorioz, AHAE duten umeek arreta nahiko eta egokia ez jasotzeko arriskuan daude. AHAEdun umeren bat duten Euskadiko familiok elkarrekin lor dezakegu:
- Gizarteari arazoaren berri ematea.
- Administrazio publikoari ikusaraztea arazo hori badela eta zailtasun handiak dakartzala, nabariagoak diren beste minusbaliotasun batzuen mailan.
- Hezkuntza eta terapia eredu eraginkorragoak lortzea.
- Prestakuntza hezitzailentzat, osasun-langileentzat eta gurasoentzat.
- Informazioa eta esperientzia elkar trukatuz elkarri laguntzea.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2022 iraila 25, 12:56
Amaitu zen: 2022 iraila 25, 15:56
- Iragandakoa
Hasi zen: 2022 iraila 30, 10:55
Amaitu zen: 2022 iraila 30, 11:55
- Iragandakoa
Hasi zen: 2022 abendua 14, 19:00
Amaitu zen: 2022 abendua 14, 20:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2022 iraila 29, 18:30
Amaitu zen: 2022 iraila 29, 19:30
- Iragandakoa
Hasi zen: 2023 martxoa 29, 19:30
Amaitu zen: 2023 martxoa 29, 20:30