Agenda Ekosoziala 26/09/28

Hemen ikus dezakezue Gipuzkoako 220 ERAKUNDE EKOSOZIALEK aste honetarako prestatu dutena!

2026ko urriak 3ean | Erakundeen ekimenak

ERRENTERIA
Urriak 3 (10:30-14:30) - Gernika Plaza

2026ko Juneren Hegoak eguna hemen da! Ekintza desberdinez osatutako egun berezia izango dugu.

Juneren Hegoak haur gaixoen eta beren familien aldeko laguntza elkarteak familia giroan goiza gozatzeko ekintza dibertigarriekin osatutako egitaraua prestatu du.

Familientzako festa, elebitan.
Jarduera doakoa izango da. Euria egitekotan, ekitaldia Koldo Mitxelenako patiora lekualdatuko da.
Juneren Hegoak elkartearen eskutik.

Juneren Hegoak.

2026ko urriaren 1a | Erakundeen ekimenak

Urriaren 1ean Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, begirada berriak eskaintzen dizkiogu bizitzaren etapa honi, eta balioa ematen diogu oraindik ere gizartea esperientziatik, goxotasunetik eta ekintzatik eraikitzen jarraitzen duten pertsonei.

Gipuzkoan, konpromiso hori ez da urteen poderioz ahultzen: indartu egiten da.

Hirugarren sektoreko erakunde ekosozialen sare anitz baten bidez, lurraldea belaunaldi arteko elkartasunaren eredu bihurtzen da, non adineko pertsonek ez duten soilik laguntza jasotzen, baizik eta eskuzabaltasunez, jakinduriaz eta energia berrituz eskaintzen dute.

2026ko irailak 30ean | Erakundeen ekimenak

GIPUZKOA
Irailak 30 (16:00) - Online

Gure hileroko boluntariotzara hurbiltzeko online saioa irailaren 30an (16:00etan) izango da. Boluntario izatea pentsatzen baduzu eta izan ditzakezun zalantzak argitu nahi badituzu.

Saioen helburua boluntario izateak zer esan nahi duen argitu eta egon daiztezkeen aukerei buruz orientazioa ematea da.
Iraupena: 1,5 ordu
Izenemateak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943 428013

IZENEMATEA

GIZALDE

2026ko urriaren 2ean | Erakundeen ekimenak

DONOSTIA
Urriak 2 - Antzoki Zaharra

Agisas elkarteak Gipuzkoako Gizarte integrazioko V jardunaldiak antolatu ditu. Aurtengo gaia "Desgaiasuna duen eta etorkina den emakumea: berdintasunaren, duintasunaren eta indarkeriarik gabeko bizitzaren alde" izango da.
Angelicak emakumeek generoagatik, desgaitasunagatik eta etorkin izateagatik jasaten dituzten desberdintasunak landu ditu. Jardunaldian Aloña Velascok elkarrizketa eta eztabaidak gidatuko ditu ASOVENGUI, SORBURU, ADEMGI eta ECOCREArekin. AGISASen «Horrela ez» film laburra ikusiko da, eta Donostiako Udaleko zerbitzuak genero‑indarkeriaren inguruko lana azalduko du. Sarrera doan da, izenematea  derrigorrezkoa.

Agisas Gipuzkoa

2026ko irailak 30ean | Erakundeen ekimenak

DONOSTIA
Irailak 30-Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoa

AGIAC elkarteak Pilar Quintanak eskainiko duen "Gaixotasun Kroniko Batekin Bizitzen. Gorputza, gogoa eta emozioak" hitzaldia antolatu du.

Pilar Quintana psikologoak gaixotasun kroniko batekin bizitzeak gorputzean, gogoan eta emozioetan duen eragina aztertuko du hitzaldi batean. Diagnostikotik harago, pertsonen eguneroko bizipenei, beldurrei, indarrei eta egokitzapen prozesuei ahotsa emango zaie. Elkarrizketak gaixotasun kronikoa duten pertsonen errealitatea ulertzeko eta ikusgarri egiteko gunea eskainiko du. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte

AGIAC

TOP