Agenda Ekosoziala 26/06/01

Hemen ikus dezakezue Gipuzkoako 220 ERAKUNDE EKOSOZIALEK aste honetarako prestatu dutena!

2026ko ekainak 3ean | Erakundeen ekimenak

DONOSTIA
Ekainak 3 (10:30-12:30) - Zurriola

Surfrider elkarteak aurten ere "Colillatón Zurriola. Zigarrokinen bilketa eta kontaketa" ingurumenaren aldeko ekimena antolatu du Donostian.

Elkargunea: hondartzarako sarrera Kursaaletik.
Mesedez, erregistratu esteka honetan: 
https://retrace.surfrider.eu/collecte/colillaton-zurriola/

Ordutegia:
10:30 Ongietorria elkargunean
11:00 – 12:00 Bilketa: zigarrokinak bilatu, jaso eta zenbatu ordu batez.
12:00 – 12:30 parte-hartzaileak berriz elkartzea, emaitzak eta taldearen argazkia, hori posible egin duten boluntarioekin.
12:30 Bilketaren amaiera.

Informazio Gehiago

Surfrider

2026ko ekainaren 5etik 19ra | Erakundeen ekimenak

Kutxa Fundazioak "Jakingura Jaialdia", jakin-mina pizteko eta gure begirada eraldatzeko jaialdia antolatu du Beasain, Bergara eta Donostian.

Begiratzea ez da nahikoa. Galderak egiteko unea iritsi da.

Jakingura Jaialdia ez da urrutitik begiratzeko ekitaldi bat. Agerian dagoenetik at, inork espero ez dituen galderak egiteko eta ezezaguna den hori esploratzeko gonbidapena da. Jakingura Jaialdia betiko erantzunekin konformatzen ez direnentzat sortu baita. Kutxa Fundazioaren Ezagutza biziz ildo estrategikotik sustatutako ekimena, jakin-mina eta pentsamendu kritikoa erdigunean jartzen dituena.

Gizarte azeleratu eta aldakor batean bizi gara. Testuinguru honetan, jakin-mina ez da jakiteko nahia soilik; egokitzeko, bizirik eta eguneratuta mantentzeko funtsezko tresna da.

Ezagutza beste modu batean bizitzera gonbidatzen zaitugu. Zure ingurunea zalantzan jartzera. Galdera egokiak egitera. Eta, batez ere, zure jakingura piztera.

2026ko ekainak 5ean | Erakundeen ekimenak

DONOSTIA
Ekainak 5 (09:00-14:00) - Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofizialaren egoitza

Caritas Gipuzkoak 60. urteurrena ospatzen du aurten, eta testuinguru horretan, gizarte-, erakunde- eta komunitate-eremuko profesionalei zuzendutako jardunaldi tekniko bat antolatu dugu, Euskadiko Bazterkeriari eta Gizarte Garapenari buruzko azken FOESSA txostenaren inguruan.

Jardunaldia ekainaren 5ean izango da, 09:00etatik 14:00etara, Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofizialaren egoitzan (Donostia).

Goizean zehar, gaur egungo gizarteak dituen erronka sozial nagusietako batzuk aztertuko ditugu: etxebizitza, zaintzak, gizarte-kohesioa, politika publikoak, komunitatea eta hirugarren sektorearen zeregina.

IZEN-EMATEAK

PROGRAMA OSOA

CARITAS

2026ko ekainak 5 eta 6 | Erakundeen ekimenak

GIPUZKOA
Ekainak 5 eta 6 - Gipuzkoako Supermerkatuan

Aurtengo udaberria ere elkartasunerako momentu garrantzitsu bihurtu da Gipuzkoan. Datorren ekainaren 5ean eta 6an, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Udaberriko Bilketaren aurtengo edizioa jarriko du abian. Kanpaina horren helburua betikoa izango da: elkartasun-sarea indartzen jarraitzea, kontuan izanik ezinbestekoa dela lurraldeko familia askorentzat.

Gaur egun dugun egoera ez da 2025ean bizi izandako bera. Iazko bi kanpaina handietan herritarrek emandako erantzun izugarriari esker, Elikagaien Bankuak nolabaiteko egonkortasunari eutsi dio hilabete hauetan. Horretan, bereziki lagungarria izan da herritarrek bonu solidarioen bidez emandako dohaintza ekonomikoek ekarritako marjina.

Gaur egun, jada ez dugu erabateko premia-egoera, baina bai konpromiso kolektiboa eskatzen duen errealitate bat, laguntzari urte amaierara arte eutsi ahal izateko.

Gipuzkoako Elikagaien Bankua

2026ko Ekainak 5 | Erakundeen ekimenak

BEASAIN
Ekainak 5 - Igartzako Monumentu Multzoa

Kutxa Fundazioak "Jakingura Jaialdia", jakin-mina pizteko eta gure begirada eraldatzeko jaialdia antolatu du Beasain, Bergara eta Donostian.

Begiratzea ez da nahikoa. Galderak egiteko unea iritsi da.

Jakingura Jaialdia ez da urrutitik begiratzeko ekitaldi bat. Agerian dagoenetik at, inork espero ez dituen galderak egiteko eta ezezaguna den hori esploratzeko gonbidapena da. Jakingura Jaialdia betiko erantzunekin konformatzen ez direnentzat sortu baita. Kutxa Fundazioaren Ezagutza biziz ildo estrategikotik sustatutako ekimena, jakin-mina eta pentsamendu kritikoa erdigunean jartzen dituena.

EGITARAUA:

Ekainak 5, Beasain: Igartzako Monumentu Multzoa (Patioa) 

18:30 - Mahai-ingurua: Jakingura eta eraldaketa [Euskaraz]

Parte-hartzaileak:
Iñigo Aranburu (Estilista eta irratiko kolaboratzailea)  
Nerea Elias (Biziola Kooperatiba) 
Joxepa Madariaga (Gerriko Kultur Elkartea) 
Maialen Olano (Moda diseinatzailea. Migdäla)  

19:30 - Kontzertua: Eider Saez

Egin erreserba

Jakingura Jaialdia

2026ko ekainak 6ean | Erakundeen ekimenak

DONOSTIA
Ekainak 6 (12:30) - Kontxa Hondartza

Datorren ekainaren 6an, larunbata, Donostiako Kontxa hondartzan Hondarrezko Gazteluen Lehiaketa Solidarioaren III. edizioa ospatuko dugu. Hirugarren urtez jarraian, gure lehiaketak hartutako kalte zerebrala ikusaraztea eta ATECE Gipuzkoatik garuneko lesioa duten pertsonen eta haien familien alde egiten dugun lan sozialarekin jarraitzeko laguntzak batzen jarraitzea izango du helburu.

Aurten ere, ATECE Gipuzkoa Kalte Zerebralaren Elkartetik adin guztietako pertsonak bildu nahi ditugu jardunaldi solidario, inklusibo eta familiarrean, hartutako kalte zerebrala ikusarazteko eta gure lan soziala garatzen jarraitzeko: Hondarrezko Gazteluen Lehiaketa. Lehiaketa, era guztietako taldeei irekia, Kontxako hondartzan izango da datorren ekainaren 6an, 12:30ean.

Aurreko edizioetan ez bezala, inskripzioak ekitaldiaren egun berean egingo dira, lehiaketa hasi aurretik, ATECE Gipuzkoak erlojuen gunearen ondoan jarriko duen karpan.

ATECE Gipuzkoa

TOP