Agenda Ekosoziala 26/05/04

Hemen ikus dezakezue Gipuzkoako 220 ERAKUNDE EKOSOZIALEK aste honetarako prestatu dutena!

2026ko maiatzak 8ean | Erakundeen ekimenak

DONOSTIA
Maiatzak 8 (18:00) - La Central

Egoaizia elkartearen eskutik Donostiak La fuerza del silencio laburmetrai dokumentalaren proiekzioa hartuko du. Estatuko eta nazioarteko zinema humanitarioko jaialdietan aitortza handia jasotzen ari den Iñaki Luis (Luz Norte Films) ekoizlearen eta Samuel Velak zuzendariaren lana.

Ekoizpena: LuzNorte Films
Ekoizpen exekutiboa: EGOAIZIA, eLankidetza
Ekoizlea: Iñaki Luis
Zuzendaria: Samuel Vela
Gidoia eta edizioa: Samuel Vela eta Iñaki Luis
Argazki-zuzendaria eta eragilea: Iñaki Luis
Soinu zuzena: Samuel Vela
Soinu-banda: Pablo Acevedo Navarro
IA zuzendaritza sortzailea: JCL Aragón
Drone-eragilea: Hafton Teka
Banaketa: Yaq Distribución

Tigray eskualdean (Etiopia) girotuta, dokumentalak gerrak erabat markatu zuen Letebirhan 17 urteko gaztearen istorioa kontatzen du. Bere testigantzaren bidez, gatazka armatuetan sexu-indarkeriak duen eragina eta bizirik iraun duten emakume askoren indarra eta erresilientzia ikusarazten dira.

Proiekzioaren ondoren, solasaldirako tartea egongo da eta hemendik bultzatzen diren laguntza-ekintzak ezagutzeko aukera izango da. Horrez gain, argazki-erakusketa eta Etiopiako kafe dastaketa izango dira, komunitatearen, zaintzaren eta erresistentziaren ikur dena.

Info gehiago: https://egoaizia.org/eu/isiltasunaren-indarra-dokumentala/

EGOAIZIA

2026ko ekainaren 5 eta 6aa | Erakundeen ekimenak

GIPUZKOA
Ekainak 5arte - Herri ezberdinetan

Gipuzkoako Elikagai Bankuak ekainaren 5etik 6ra burutuko duen Udaberriko Bilketarako boluntarioak behar ditu.

Zure denboratik 4 ordu eskatzen dizkizugu, guztion artean gure apalak betetzea eta gure inguruko pertsona ahulenei urte osoan elikagaiak ematen jarraitzea lor dezagun.

Eman ezazu izena:

Bidali mezu elektroniko bat edo eman izena gure web gunean, zure izena eta telefono zenbakia emanez eta laguntzeko herria adieraziz.

Lagun talde batekin boluntariotza egin nahi duzun adieraz dezakezu.

Oiartzun: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Bergara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
www.bancoalimentosgipuzkoa.org

Behar zaitugu, mila esker zure laguntzagatik!!!

Gipuzkoako Elikagai Bankua

2026ko maiatzak 10ean | Erakundeen ekimenak

GIPUZKOA
Maiatzak 10 - Gipuzkoa osoko etxe eta parkeetan

SOS Arrazakeria elkarteak "Bizilagunak" ekimenaren edizio berria antolatu du. Udaberria eta uda usaina lagun, elkar ezagutzeko aukera paregabea!

Bizilagunak Gipuzkoara itzuli da: elkar ezagutzeko, partekatzeko eta aurreiritziak hausteko bazkaria.

Bizilagunak parkean, fruta-dendan, tabernan eta kaleetan egunero bat egiten duzun auzokideekin topaketa bat da. Batzuetan burua altxatu behar izaten dugu itotzen gaituen errutina horretatik, gure auzoa eta bertako jendea ezagutzeko. Handik edo hemendik datozen pertsonak dira, baina modu batera edo bestera elkartuta gaudenak.

Nola parte hartu

Bizilagunaken Aurtengo edizioa Gipuzkoako hainbat eskualdetan egingo da: Donostialdean, Tolosaldean, Buruntzaldean, Oarsoaldean, Bidasoan, Debagoienan eta Urola Garaian.

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 1era arte.

Parte hartzeko hiru aukera daude:
Harrera egiten duen familia edo talde gisa
Parte-hartzaile gonbidatu gisa
Dinamizatzaile gisa

Proposamen sinplea, baina beharrezkoa

SOS Arrazakeria Gipuzkoatik azpimarratu dute Bizilagunakek proposamen sinple baina beharrezkoa egiten duela gaur egungo testuinguruan: mahai baten bueltan eseri, elkar ezagutu eta bizikidetza eraikitzeko.

Izan ere, aurreiritzien eta mesfidantzaren aurrean, batzuetan eraldatzaileena gertukoena izaten jarraitzen du.

Etxean edo parkean, ezagutzea elikatzen!

SOS Arrazakeria

2026ko maiatzak 8ean | Erakundeen ekimenak

DONOSTIA
Maiatzak 8 (09:45-13:30) - Aiete Jauregia

Maiatzaren 8an, Aieteko Jauregian "Gorrotoari nola erantzun?: kudeaketarako eta erreparaziorako jardunbide arrakastatsuak" jardunaldia egingo da, gorroto-delitu arrazista, xenofobo, antigitano edo LGTBI+fobikoei aurre egiten adituak bilduko dituen topaketa.

Jardunaldia, gainera, jendaurrean udal-protokoloa aurkezteko espazioa izango da, eta aukera emango du gorroto-delituen prebentzioan eta biktimei eta komunitateari ematen zaien arretan eta erreparazioan eragin garrantzitsua erakusten ari diren EAEko, Madrilgo eta Bartzelonako esperientziak ezagutzeko.

Inaugurazioa Iñigo García Villanueva zinegotziak egingo du, eta honako hau azpimarratu du: «Topaketa hau beste urrats bat da Donostiako Udalak gorroto gertakari eta delituei aurre egiteko erabakian, horiek jasaten dituzten pertsonei diskriminazioa eta mina eragiteaz gain, segurtasunari eta bizikidetzari zuzenean eragiten baitiete. Tresna eta programa eraginkorrenak partekatu eta ezagutu nahi ditugu pertsonen eta kolektiboen duintasunaren aurkako eraso horiek geldiarazteko, ijito-herria edo LGTBI+ komunitatea kasu, gorrotoaren aurrean inor bakarrik senti ez dadin».

Ane Oyarbide Ochoa Berdintasun, Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotziak dinamizatuko du jardunbide arrakastatsuen mahai-ingurua, eta honako hauek parte hartuko dute:

  • David Martín Abánades, Fuenlabradako Udaltzaingoaren Zerbitzuko inspektore burua, aniztasunaren polizia-kudeaketan aditua. CLARA proiektua aurkeztuko du.
  • Marta Ordoñez, Bartzelonako Udaleko Diskriminazio Ezaren Bulegoko koordinatzailea.
  • Roberto Moreno Álvarez, Arartekoaren Justizia arloko arduraduna. Victory justizia errestauratiboko proiektua azalduko du.
  • Diógenes Sabana, Eusko Jaurlaritzako Berean – Tratu Berdintasunerako eta Diskriminazio Ezerako Euskal Zerbitzuko zuzendaria.

Izen-ematea doakoa da eta maiatzaren 6ra arte egin ahal izango da formulario honen bidez.

EGITARAUA

2026koMaiatzaren 9tik 31ra | Erakundeen ekimenak

DONOSTIA
Maiatzaren 9tik 31ra - DYA Gipuzkoako Boluntariotza eta Formakuntza Gunea

DYA Gipuzkoak Lehen Sorospenen ikastaro berria antolatu du Donostian duen egoitzan.

Gipuzkoan emango den lehen sorospenei buruzko ikastaro hau 30 ordukoa da, eta 15 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, larrialdietan jarduteko prestakuntza osoa jaso nahi dutenenei, aldez aurreko ezagutzarik behar izan gabe.

DYA Gipuzkoaren aurrez aurreko prestakuntza honetan, egoera kritikoak identifikatzen eta segurtasunez esku hartzen ikasiko duzu, honako teknika hauen bidez: bihotz-biriketako suspertzea (BBS), desfibrilagailuaren erabilera (KDA), istripuei arreta ematea, odoljarioak, traumatismoak, immobilizazioak eta bestelako larrialdi medikoak.

Larrialdietan esperientzia duten osasun-langileek eta irakasleek emandako prestakuntza praktikoa da. Prozesu osoan lagunduko dizu, konfiantza eta jarduteko benetako trebetasunak eskura ditzazun.

Ikastaroa amaitzean, aprobetxamendu ziurtagiri bat eta etorkizuneko egoeretarako erreferentzia eskuliburu bat lortuko dituzu.

Laguntzen jakitea ere ikasi egiten delako.

Lekua: DYAko formakuntza zentroa. (Baratzategi 10 - Donostia)
Datak: maiatzaren 9tik 31ra, larunbatak eta igandeak (maiatzaren 23a eta 24a izan ezik).
Ordutegia: 09:00-14:00 (30 ordu)
Maila: Interesa duen edonorri zuzenduta. Ez da aurreko osasun ezagutzarik behar.
Talde mugatua.
Prezioa: 120 €

IZENEMATEA

DYA Gipuzkoa

TOP