Apirilak 8 - Ijitoen Nazioarteko eguna
"Gelem, gelem"
1971ko Apirilaren 8an, Munduko Romani Kongresuan, herri ijituen nazioarteko lankidetza bultzatu zen eta ijitu herriaren bandera eta kantu ofiziala den "gelem, gelem", ezarri ziren.
Gelem, gelem (euskaraz: ibili nintzen, ibili nintzen) esan nahi du, ijitu herriak milaka urtetan munduan zehar izan duen etengabeko ibilbidea adieraziz.








