Agenda Ekosoziala 26/03/02
Hemen ikus dezakezue Gipuzkoako 220 ERAKUNDE EKOSOZIALEK aste honetarako prestatu dutena!
Martxoak 1 - Gurpildun aulkiaren Nazioarteko Eguna
100 milioitik %10ak eskuragarri
Munduan zehar 100 milioi pertsona daude gurpildun aulki baten beharrean, hauetatik %5-15ak du aulki bat eskuragarri.
Nazioarteko egun hau, gurpildun aulkiaren erabiltzaileek bere egunerokoan aurre egiten dizkioten zailtasunez jabetzeko da eta irisgarritasuna bermatzea da.
Jardunaldia: Nire Lana Zure Etxean Lana Da
DONOSTIA
Martxoak 14 - San Telmo Museoa
Etxeko Lanaren Nazioarteko Eguna dela eta, datorren martxoaren 14an, San Telmo Museoarekin (Donostia) lankidetzan, “Nire lana zure etxean lana da” jardunaldia ospatuko dugu SOS Arrazakerian.
Etxeko lana arautzen duen legeriak azken urteotan sektoreko lan-baldintzak hobetzea ekarri duten zenbait erreforma egin baditu ere, oraindik ere eskubideen urraketa handiak daude, etxeko langileei eragiten dietenak, gehienak atzerritar jatorriko emakumeak izanda.
Gogoeta eta eztabaida-gune horren helburua errealitate hori ikusaraztea da, eta orain arte borroka eta aldarrikapen kolektiboari esker, Estatuan zein Europan, lortu diren aurrerapenen irakurketa kritikoa egitea ere.
Jardunaldian zehar funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola migrazioaren eta zaintza-ekonomiaren arteko harremana, Espainiar Estatuko etxeko lanaren araudia eta lan-baldintza duinak bermatzeko dauden erronkak, arreta berezia jarriz etxeko enpleguaren eremuko lan-osasunean eta arriskuen prebentzioan.
Horretarako, migrazioen eta zaintzaren arloan espezializatutako ikertzaileek, etxeko langileen erakundeek, gizarte- eta sindikatu-mugimenduek, mendeko pertsonen elkarteek eta instituzioetako ordezkariek parte hartuko dute.
Jardunaldia etxeko langileei, gizarte-eragileei, teknikariei eta erakundeei zuzenduta dago; eta baita zainketen sektoreko lan-eskubideei buruzko eztabaidan sakontzeko interesa duen edonori ere.
Zure zain gaude!
Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketa 2026
LAZKAO
Martxoak 7 - Udal Kiroldegia
Badator Gipuzkoako euskal pilota egokituko XVI. Txapelketa. Datorren martxoaren 7an Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian.
Datorren larunbatean, otsailaren 21ean, hasiko da Gipuzkoako XVI. Euskal Pilota Egokituko txapelketa Donostiako Atano III. pilotalekuan. Aurtengo edizioan, 33 pilotari ariko dira lehian: horietatik, 27 adimen urritasuneko kategorian eta 6 gurpildun aulkikoan. 6 jardunaldi izango ditu txapelketak eta gaur egin dugu aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Federazioetako ordezkariek.
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, txapelketa bi modalitateetan jokatuko da: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena, teniseko paletan eta, bestalde, urritasun fisikoa duten kirolariena, gomazko paletan, gurpildun aulkian.
Egutegia
Otsailak 21, Donostia
Martxoak 7, Lazkao
Martxoak 28, Irun (Adimen urritasuneko buruz buruko finala)
Apirilak 18, Azpeitia
Apirilak 25, Legazpi
Maiatzak 16, Amasa-Villabona (Binakako finala)
Anima zaitezte partidak ikustera!
Zaporeaken Erronka
DEBABARRENA
Martxoaren 9tik 14ra - Herri ezberdinetan
Janari-bilketa martxoaren 12tik 14ra bitartean izango da eta, aurreko edizioetan bezala, eskualdeko herri bakoitzean elikagai bat bilduko dute. Martxoaren 14an "Tuper solidarioa" ekimena burutuko da Eibarren.
Bilketa
Martxoak 9tik 12tara
Eibar (Pardina dilista)
Ermua (Arroz luzea)
Elgoibar (Garbantzu Pedrosillanoa)
Mallabia (Hodi erako makarroia)
Deba (Arroz luzea)
Soraluze (Arroz luzea)
Mutriku (Arrain kontserbak)
Mendaro (Hodi erako makarroiao)
Tuper Solidarioa
Martxoak 14 (12:30-15:30) - Eibarko Errabal Plaza
Arroza Lumagorrirekin + Fruta pieza bat = 5,00 euro
Erronkari amaiera emateko, tuper solidarioa egingo dute martxoaren 14an. Aurten Eibarko Errabal Plazan egingo da, 12:30etatik 15:00etara: egun horretan Debabarreneko sukaldariek janaria prestatzen emango dute goiza, plazan bertan, eta ondoren tuperrak (arroza Lumagorrirekin eta fruta pieza bat) 5 eurotan erosi ahalko dira.











