Agenda Ekosoziala 25/02/03
Hemen ikus dezakezue Gipuzkoako 220 ERAKUNDE EKOSOZIALEK aste honetarako prestatu dutena!
Indarketiaren kontrako eta Bakearen Eskola Eguna!
Eskolak, bakearen defendatzaileak
Urtarrilak 30ak, eskolak, bakearen defendatzaile eta jatorri ezberdineko pertsonen arteko ulermenaren ekintzaile direla gogoratzen digu.
Egun hau, Mahatma Gandhi(India, 1869-1948) pakearen aktibistaren herailketa datagatik ospatzen da.
Hitzaldia: Ictus Kodea
PASAIA
Otsailak 7 (19:00) - Juanba Berasategi Auditorioan
AGIAC elkarteak "Ictus Kodea: Ikasi Sintomak Detektatzen eta Zer Egin" hitzaldia antolatu du.
Plaza mugatuak.
Gipuzkoako Eskubaloi Egokituko Taupada Txapelketa
GIPUZKOA
Urtarrilaren 25tik martxoaren 23ra - Herri ezberdinetan
Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak lehen aldiz antolatu dute Gipuzkoako eskubaloi egokituko ‘Taupada’ txapelketa.
Txapelketa honen helburua da desgaitasuna duten pertsonen artean eskubaloia praktikatzea normalizatzea, kolektibo hori kiroletik kanpo uzten duten oztopo asko haustea, eta, kirolaren bidez gizarteratzea.
Gipuzkoako Eskubaloi Federazioa
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa
Salto Fundazioa
Tailera: Gaixotasuna aurrez aurre
IRUN
Otsailaren 6tik ekainaren 26ra (11:00-12:30) - Elkartearen Bidasoako egoitzan
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak "Gaixotasuna aurrez aurre" tailerra antolatu du.
Parte-hartzaileen bizi-unea aztertzen laguntzeko topaketa. Bakoitzak bere beharrei buruz hausnarketa egin ahal izango du, elkarrenganako errespetuzko espazio batean. Tailer esperimental bat da, non jarrerak, rolak eta sinesmenak esploratu ahal izango ditugu. Hausnarketarako bide berriak bultzatuko ditugu, horrela, ongizate handiagorako beharrezko egokitzapenak egin ahal izango dira.
Iraupena: Otsailaren 6tik ekainaren 26ra arte. Ostegunero 11:00tatik 12:30tara.
*Izen ematea ez du plaza bermatzen.





