Kutxa Fundazioaren propositoa Gipuzkoa bidezkoagoa, sortzaileagoa, jantziagoa, eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko erantzunak sustatzea eta babestea da, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa bultzatuz, eta proposito hori lortzeko ezarri diren inpaktu helburuetako bat, Gipuzkoako pertsona eta erakundeek euren konpromiso ekosoziala aktibatu eta 2030 Agendako helburuak lortzen inplikatzea da hain zuzen ere.
Inpaktu helburu honi ekarpena egiteko xedez irekiko du Kutxa Fundazioak irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako erakundeek garatutako proiektu sozial eta kulturalei laguntzeko aurtengo deialdia, 2016. urtetik egin duen modura.