Gipuzkoa Kutxa Solidarioa hirugarren sektore sozialeko erakundeekin batera dago. Hori dela eta, Gipuzkoako edozein eremu publikoan erakundeek 2 edo 4 karpa jartzeko aukera duzue. Gehien axola zaizuena bakarrik egin dezazuen: zuen lana ezagutzera eman.
Entitateek karpak erabili ahalko dituzte 2024ko apiriletik urrira bitartean, biak barne.
2025 urteko oinarriak ikusteko sakatu hemen
// KARPEN DESKRIBAPENA
Neurriak: 3 x 3 metro bakoitza
Karpak doan uzten dira bi formatutan:
- .-Lehen formatua: 2 karpa.
- .-Bigarren formatua: 4 karpa
Karpa bakoitzeko mahai bat eta hiru aulki lagako dira.
Entitateek bakarka edo Gipuzkoa Kutxa Solidarioko beste erakunde batzuekin batera erabiltzeko eskatu dezakete.
Karpak erakunde bat baino gehiago aldi berean erabiltzea aurreikusten duten eskaerek lehentasuna izango dute.
// NOIZ EGIN ESKAIZUNA
Egutegian erakunde bakoitzak aukeratu duen egun bakar bat erreserbatu dezake, horretarako dagokion galdetegia bete behar da.
.Eskaera epea egiteko egunak hauek izango dira: 2025ko otsailaren 17tik martxoaren 13ra.
Izena emateak gipuzkoasolidarioa.infoko intranetean egin behar da
// EBAZPENA
Aurrekontu mugatua duen zerbitzua da. Ebazpena eskaera guztiei (onartutakoei zein ukatutakoei) jakinaraziko zaie posta elektronikoz, 2025ko martxoaren 18ean, 14etatik aurrera.
// ESKAERA ONARTUTAKOAN
Erakunde eskatzaileak Kutxa Fundazioarekin hitzarmen-dokumentua sinatu beharko du, eta, ekitaldia baino 20 egun lehenago, gutxienez, dokumentazio hau aurkeztu:
- Erakunde eskatzaileak, karpa eremu publikoan jartzeko behar diren administrazio-baimen guztiak.
- Gune publikoarean erabileraren baimena.
- Erantzukizun zibileko asegurua.
- 150 €-ko fidantzaren agiria.
Fidantza horren xedea materialean sor daitezkeen kalteak estaltzea da. Gertaera egin eta kalterik izan ez bada, fidantza itzuliko zaio entitateari.








Aurreko urteko sentsibilizazio ekimenak ikusteko sakatu hemen