Kutxa Fundazioaren propositoa hau da: “Gipuzkoa kultuagoa, sortzaileagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko erantzunak sustatzea eta babestea, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa sustatuz”, eta proposito hori lortzeko ezarri diren inpaktu-helburuetako bat, “Gipuzkoako pertsona eta erakundeek euren konpromiso ekosoziala aktibatu eta 2030 agenda lortzen inplika daitezen” da hain zuzen ere.
Inpaktu-helburu honi ekarpena egiteko xedez irekiko du Kutxa Fundazioak irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako erakundeek garatutako proiektu sozial eta kulturalei laguntzeko aurtengo deialdia, 2016. urtetik egin duen modura.
Testuinguru honetan, Kutxa Fundazioak Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2024an garatu beharreko gizarte edota kultura ekimenetarako laguntzen deialdiaren oinarriak jarri ditu abian, hurrengo epigrafean zehazten diren esparruetan gizarte edota kultura - ekimenak garatu eta sustatzen dituzten erakundeei laguntzeko.
Deialdiaren oinarriak: Ikusi hemen
Deialdiaren kronograma:
2023/11/02 9:00 Deialdi irekiera
2023/12/11 14:00 Deialdi itxiera
2024/03/04 Ebazpenen jakinazpena
2024/04/04 Sinaduren azken eguna
2025/01/31 Memoriak aurkezteko epea
Izena ematea nola gauzatu
-
Erakundea Kutxa Fundazioaren laguntzen atarian izena emanda EZ badago, aldez aurretik izena eman. >ERREGISTRATU<;
Erakundea Erregistratuta baldin badago >SAIOA HASI<;
Aurreko urteetako oinarriak

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa Gipuzkoako Hirugarren Sektore Sozio-ingurumenekoaren HOME da.