- bagara

Diversidad Cultural

El euskera accesible a todos

Banaiz Bagara elkartea 2009an sortu zen, gure gizartean jatorri ezberdinetako pertsonen artean euskaraz bizitzeko aukera gehiago sortzeko, pertsona gehiagorentzat. Azken sei urte hauetan hamaika herritan egin dugu lan, kultura, kirola, musika, elkar ezagutza eta lan mundurako gaitasunen hobekuntza landuz. 2013an, Europako Kontseiluak sortutako “Language for Work” proiektua ezagutu genuen, Europan zehar migratzaileei eta bertako langileei lantokiko komunikazio gaitasunak lortzen eta hobetzen laguntzea helburutzat duena. 2015. urtetik aurrera, gure jarduera nagusia lan munduan euskara erabiltzera bideratuta dago. Horretarako, formatu desberdinak sortu ditugu: GUk ere Euskaraz Lanean, Euskara Moduluak eta Euskara PLUS programa. Formatu guztietan gaitasun profesionalak eta komunikazio gaitasuna elkartzen dira. Izan ere, hizkuntzak gaitasunen bitartez errazago ikasten dira, eta komunikazioa eta hizkuntzen erabilera lan arlo guztietan gero eta garrantzitsuagoak dira. Pertsona guztiek lanean beren gaitasunak erabiltzeko aukerak sortzen lagundu nahi dugu eta honetarako eragile guztiekin sareak eraikitzen ditugu ekintza ezberdinak sustatuz.
TOP